90 urte betetzen dituztenen omenaldia

dscf2949

Jubilatuen asteko ekintzen barruan 90 urte betetzen dituztenen omenaldi eguna ospatu genuen igandean, azaroaren 27an.

34 azpeitiar izan dira aurten 90 urte bete dituztenak. Hauetako 12k hartu zuten parte omenaldi bazkarian.

Baigera Ien izandako hamaiketakoarekin eman zitzaion hasiera egunari.

12:30etan hildakoen aldeko meza parrokian.

14:15etan omenaldi bazkaria Kiruri jatetxean.

175 pertsona inguru elkartu ginen bertan. Omenduak, beraien senitartekoak, herriko gendea, Baigerako batzordekoak, erretorea eta udaleko zinegotzi eta alkatea.

Ohoresko aurreskua ere dantzatu zioten.

Giro ederrean ospatu genuen omenaldia.

Bazkari bukaeran omenduei  Mikel Sanjuanek landutako makila eta bakoitzaren izenean grabaturiko pergamino bana oparitu zieten. oroigarri gisa,  Maria Luisa Oyarzabal Baigerako lehendakariak eta Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak.

Musika saio batekin eman zitzaion bukaera ospakizunari, bai bertaratutakoek, eta zer esanik ez omenduek, sasoi ederrean daudela erakutsi zutelarik