Abenduaren 3an,, antolatuta bezala, 08:30 aldera irten genuen Azpeititik eta 10:00 aldera Lekeitiora iritsi.
49 pertsonak hartu genuen parte irteera honetan.
Santa Katalina faroa ikustera joan ginen, oraingoan kanpotik bakarrik ikusi ahal izen genuen barruan obratan baitzegoen, argazkiak atera eta kafetxo bat hartu ondoren herri aldera joan ginen.
Gida batek lagunduta, alde zaharra, portua, Andra Mariaren Zeruratzea basilika eta Abaroa Jauregia ere ikusi genituen, ondoren ordubete bat denbora librea portu inguruan.
Ondoren Auntxa jatetxera bazkaltzera, oso jan goxoa, giro ederrean egon ginen.
Gero Gernikara joan ginen, arbola eta Gernikako juntetxea ikusi genuen, ondoren bueltatxo bat herrian eta 19:30 aldera Azpeitira.
Oraingoan ere Mondragon Unibertsitateko gazte hauek ibilera polita prestatu ziguten.
Zorionak gazteok eta mila esker.