Beneluxera (Belgica – Holanda – Luxemburgo) bidaia

  Ekaina  13tik 20era Beneluxera (Bélgica, Holanda eta Luxemburgo) ibilaldia antolatu dugu, izen ematea irekita dago, Izena ematerakoan N.A.N.ren kopia eskatzen da eta 300€ aurreratu behar dira otsailak 28 baino lehenago. Zortzi egunez AMSTERDAM, GASSAM, LA HAYA, ROTTERDAM, LUXEMBURGO, BRUSELAS, GANTE, AMBERES, BRUJAS eta abar….  ikusiko ditugu. Informazio gehiago nahi izan ezkero etorri Baigerako bulegora, …

Irakurtzen jarraitu Beneluxera (Belgica – Holanda – Luxemburgo) bidaia

Arroa Behea – Arru Erreka Mendi irteera

Otzailaren 16an Arroa Behea - Arru-Erreka mendi irteera antolatu dugu. Irteera  Lineako autobusean egingo degu 08:50ean (Bakoitzaren kontura), bueltarako autobusa egongo da. Hamaiketakoa  Asketa-errota txokoan  izango da. Prezioa 10€ da. Izena emateko epea  Otzailaren 12 bitartean, bulegoko orduetan astelehenetik ostegunera 10:30etik 12:30era.  

Euskararen eguneko elkarrizketa Karmelo Etxegaraiko ikasleekin-2018

  Euskararen egunean, abenduaren 3an, Karmelo Etxegarai Ikastolak eskatuta, ikasleekin elkarrizketa bat izan genuen gure garaiko eskolako esperientziak beraiei kontatuz. Ikasleek galdera pila bat egin zizkiguten: “Aratzerrekako baserri batean igogailurik ba al zegoen”, “Eskolan euskaraz hitz egitea Francok zergatik galerazi zuen eta Franco zein izan zen”, “Euskaraz hitz egiteagatik jo egiten al gintuzten“ eta erantzuna, …

Irakurtzen jarraitu Euskararen eguneko elkarrizketa Karmelo Etxegaraiko ikasleekin-2018

90 urtekoei omenaldia-2018

Jubilatuen asteko ekintzen barruan 90 urte betetzen dituztenen omenaldi eguna ospatu genuen igandean, azaroaren 25ean. 44 azpeitiar izan dira aurten 90 urte bete dituztenak. Hauetako 15ek hartu zuten parte omenaldi bazkarian. Baigera Ien izandako hamaiketakoarekin eman zitzaion hasiera egunari. 12:30ean hildakoen aldeko meza parrokian. 14:15ean omenaldi bazkaria Hotel Loiola jatetxean. 186 pertsona inguru elkartu ginen …

Irakurtzen jarraitu 90 urtekoei omenaldia-2018

Madarixa – Aittola mendi irteera-2018

Jubilatuen asteko ekintzen barruan Madarixa – Aittola mendi irteera  egin genuen azaroaren 24ean. 38 lagunek hartu genuen bertan parte. Goizeko 08:30ean irten eta autobusez joan ginen Madarixara, handik Aittolako gurutzera joan ginen, bertan argazki bat atera genuen, ondoren Aittolako jatetxean kategoriko hamaiketakoa egin genuen, bapo jan eta edan eginda, autobusez Azpeitira. Argazkiak ikusgai “Gure argazkiak” …

Irakurtzen jarraitu Madarixa – Aittola mendi irteera-2018

Fotomuseum (Zarautz) – Aginaga irteera-2018

Jubilatuen asteko ekintzen barruan Fotomuseum eta Aginagara ibilaldia egin genuen azaroaren 22an. 102 lagunek hartu genuen bertan parte. Bazkalondoan irten ginen Azpeititik 15:00tan eta Zarautzera iritsi ginen 15:30ak aldera. Bi txandatan banatuta  eman genion hasiera  ikuskizunai, bertako  gidak lagunduta, 18:00etan autobusera,  Aginagako bidea hartu genuen merienda ederra egiteko, urtero bezala, oso afari-merienda ederra eman ziguten, …

Irakurtzen jarraitu Fotomuseum (Zarautz) – Aginaga irteera-2018

Isabel Otxoaren itzaldia-2018

  Azaroaren 20an, arratsaldeko 16:00tan, 75 pertsona inguru etorri ziren,  Isabel Otxoak emandako hitzaldira. Oraingo gaia “Emakumeen egoera pentsioen aurrean” izan da. Jendeari oso interesgarria iruditu zitzaion eta eta oso gustura egon zen, aurreko hitzalditan baino jende gehiago etorri zen, gela dena bete zem. Argazkiak ikusgai “Gure argazkiak” leihoan.    

Baigerako karta joko txapelketa-azaroak-2018

 Urtero bezala, aurten ere, jubilatuen astearen barruan,  karta joko txapelketak  jokatu dira : Mus, tute,  eta punttua. Joka askarra erara jokatu dira. Musean, Baigera Ien. Punttu eta Tutean Baigera IIen. Auek dira irabazleak: Musean:       1. Juanito Prieto  eta Miguel Irulegi Juan Escudero eta  Pello Epelde Kerman Requejo eta Juan Ramon Etxaniz Punttuan:     1. …

Irakurtzen jarraitu Baigerako karta joko txapelketa-azaroak-2018