Ondorengo laukitan dituzu maiatzean KZguneak eskaintzen dizkitzun ikastaroak. Beti bezala, aurrez aurrekoak edo urrunekoak dituzue. Zuen ikasketetan jarraitzeko animatu!! Laukia haunditzeko, egin gainean klik.
Añorga – Petritegi irteera
111 lagun joan ginen. Azpeititik irtenda, Añorgara 11:0 aldera iritsi ginen eta Rezola museoa ikusi genuen hiru txandatan banatuta gidaren laguntzarekin, ondoren autobusa hartu eta Sagardotegira abiatu ginen. 13:40ak aldera Petritegira bazkaltzera, denok umore honez bazkari ederra egin genuen, ondoren kafea hartzera “diskopetrira” joan ginen, han batzuek karta jokoan eta bezteak dantzan, arratsalde ederra …
Urteko Ohiko Batzar Orokorra-2019
Martxoaren 27an, asteazkenean, BAIGERA I-en, Urteko Ohiko Batzar Orokorra izango da, arratsaldeko 16:00etan lehen deialdian eta 16:30ean bigarrengoan, ondorengo lan zerrendarekin. LAN ZERRENDA Sarrera 2018ko Batzar Orokorreko aktaren irakurketa eta onarpena. 2018ko ekintzen oroitza. 2018ko diru sarrera eta gastuen azalpena eta 2019ko aurrekontuaren azalpena. BAIGERA elkartearen gaur egungo egoera. Zuzendaritza Batzordearen berritzea. 2019ko helburuen …
Tutera – kastejon ibilaldia
BAIGERA Azpeitiako jubilatuen elkarteak Kastejonera ibilaldia antolatu dugu martxoaren 28rako Izena emateko epea martxoaren 1tik 21ra arte, bulegoko orduetan 10:30-12:30. Irteera, martxoaren 28an, San Martin egoitza aurretik goizeko 08:00etan. Prezioa 35 euro. “El Villa de Castejón” jatetxean egingo dugu hamaiketakoa eta gero Tuterara gida batekin joango gara. 14:30 aldera bazkaria “El Villa de Castejón” jatetxean …
Arru-Erreka mendi irteera
Otsailaren 16an Arroa behea – Arru Erreka mendi irteera egin genuen. Irteera, lineako autobusean egin genuen 08:50ean Azpeititik irtenda Buelta ederra egin genuen, talde bat mendian gora eta beste talde bat bide motzagotik. Hamaiketakoa Arroa Beheako elkartean egin genuen, eskerrak eman nahi diogu, ain hamaiketako ederra prestatu zigun bi lagunei. Ederki jan eta edan ondoren …
Añorga-Petritegi sagardotegira irteera
Martxoaren 14ean Añorga - Petritegi sagardotegira irteera antolatu dugu. Irteera San Martin egoitza aurretik Goizeko 10:30etan. Añorgara 11:00 aldera iritsi eta Cementos Rezolan museoa bisitatuko degu (bi txandatan). 14:00 Petritegi Sagardotegira bazkaltzea. Ondoren “DISKOPETRI”ra kafea hartzea. Prezioa 35€ da. Izena emateko epea irikita dago Martxoak 7ra arte, bulegoko orduetan astelehenetik ostegunera 10:30etik 12:30era.
KZguneko martxo eta apirileko ikastaroak
Hondoren dituzue KZgunean martxoan eta apirilean izango dituzuen ikastaroak. Nahiz urrunekoak edo aurrez-aurre egin ditzazkezuenak Oraindik graraiz zaudetenez, joan pentsatzen ata aurrera!!! Beti bezala haunditzeko egin gainean klik.
Beneluxera (Belgica – Holanda – Luxemburgo) bidaia
Ekaina 13tik 20era Beneluxera (Bélgica, Holanda eta Luxemburgo) ibilaldia antolatu dugu, izen ematea irekita dago, Izena ematerakoan N.A.N.ren kopia eskatzen da eta 300€ aurreratu behar dira otsailak 28 baino lehenago. Zortzi egunez AMSTERDAM, GASSAM, LA HAYA, ROTTERDAM, LUXEMBURGO, BRUSELAS, GANTE, AMBERES, BRUJAS eta abar…. ikusiko ditugu. Informazio gehiago nahi izan ezkero etorri Baigerako bulegora, …
Irakurtzen jarraitu Beneluxera (Belgica – Holanda – Luxemburgo) bidaia
Arroa Behea – Arru Erreka Mendi irteera
Otzailaren 16an Arroa Behea - Arru-Erreka mendi irteera antolatu dugu. Irteera Lineako autobusean egingo degu 08:50ean (Bakoitzaren kontura), bueltarako autobusa egongo da. Hamaiketakoa Asketa-errota txokoan izango da. Prezioa 10€ da. Izena emateko epea Otzailaren 12 bitartean, bulegoko orduetan astelehenetik ostegunera 10:30etik 12:30era.
Pueblos blancos – Andaluziara Ibilaldia
Apirilaren 7tik 12ra Pueblos Blancos-Andaluziara ibilaldia antolatu dugu. Izen ematea irekita dago. Sei egunez CONIL-JEREZ-CADIZ-VEJER-PUERTO SANTA MARIA-SANLUCAR -CHIPIONA eta abar ikusiko ditugu. Informazio gehiago nahi izanez gero etorri Baigerako bulegoetara
