IRAILAREN 30ean PENTSIONISTEN EGUNA EGUARDIKO 13:00ean Elkarretaratzea eta kalejira. 14:00tan bazkaria eta erromeria Azoka Plazan. Ordu lauarden bat lehenago plazako ateak irekiko dira. Bazkariaren prezioa: 15€ Bazkarirako txartelak irailaren 12tik-26ra. BAIGERA IRAILAREN 30ean PENTSIONISTEN EGUNA Pentsionisten eguna urriaren 1ta izanik ere, aurten arrazoi teknikoak medio, …
KZguneko iraileko eta urriko ikastaroak
Ondoren dituzuen KZguneak irailerako eta urrirako eskaintzen dituen ikastaroak. Libre zaudetenok apuntatu eta hotzak hasten direnerako epeleko jardunak. Beti bezela, Aurrez-aurre edo urrunetik ikasteko gaiak. Haunditzeko egin gainean klik.
Meaga-Askizu-Getariara mendi Irteera
Meaga-Askizu-Getariara mendi Irteera Irailaren 7an Meaga-Askizu-Getariara mendi irteera antolatu du Baigera Elkarteak. Lineako autobusean egingo dugu Meagarako bidaia. Goizeko 9:20etako autobusean joango gara. Anbulategi aurrean elkartuko gara. Hamaiketakoa, Getariako jubilatuen elkartean egingo dugu. Itzulera, 13:00ak aldera izango da geure autobusean. Izena emateko epea Uztailaren 15etik Irailaren 5a arte izango da . Prezioa 15€ da.
Gaztela- Mantxara bidaia
GAZTELA- MANTXARA BIDAIA Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak bidaia antolatu du Gaztela-Mantxara. Irailaren 22tik 27ra izango da. Irteera, anbulategi aurrean. Ordua zehazteke dago. Izen ematea irekita egongo da Uztailaren 15etik Irailaren 5a bitartean. Astelehenetik Ostegunera bulegoko orduetan 10:30tik 12:30ra. Abuztuan bulegoa itxita egongo denez, izena lehenbait lehen ematea komeni da Prezioa 442 euro
Peru-Harri-Leitza-Tolosa
PERU-HARRI-LEITZA- TOLOSA Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak ibilaldia antolatu du Leitzako Peru Harrira. Irailaren 19an izango da,osteguna. Irteera, San Martin egoitza aurrean, goizeko 9:00etan Izen ematea irekita egongo da Uztailaren 15etik Irailaren 16ra bitartean. Astelehenetik Ostegunera bulegoko orduetan 10:30tik 12:30ra, Bazkaria barne 35€ izango da. PERU HARRI ZER DEN: Iñaki Perurenaren baserriaren inguruan dauden museo eta …
Herbereetara Ibilaldia
HERBEHERETARA BIDAIA Herbereetara zortzi eguneko bidaia, egin dugu 30 lagunek. balorazioa positiboa izanik ere, akats larriak izan direla antolakuntzan uste dugu: azken orduko aldaketak bidaiaren norabidean, denera irizteko arazoak, autobusean denbora gehiegi. Aurrera begira uste dugu neurtu behar dugula gure ahalmenaren neurriko ibilera.
KZguneko iraileko ikastaroak
Hemen duzue KZguneak irailean eskaintzen dituen ikastaro zerrenda. Beti bezela. ikastaro haeuk aurrea .aurrekoak edo urrunekoak izan daitezke- Uda pasa ondoren. Animatu zuen jakintza sakontzeko. Haunditzeko egin gainean klik.
Urkiola Gasteiz irteera 2019
95 lagun joan ginen. Azpeititik irten eta Urkiolara, bertan aukera izan genuen mezetara joan, eta ondoren hamaiketakoa egiteko bertako jakiak dastatuz. Ondoren Gasteizera abiatu ginen bazkaltzera, 2:30 aldera eta bai ondo bazkaldu ere, Olarizu jatetxean giro ederrean. Bazkaria bukatu ondoren denok askatasunez Gasteizen ibiltzeko aukera izan genuen iluntzeko 19:30 aldera arte. Ondoren autobusa hartu eta …
Jubilatuen irteera Xoxotera
Urteroko ohiturari jarraituz, BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak, Azpeitiko udalaren kolaborazioarekin, Xoxoterako irteera egin dugu 2019ko Ekainaren 22an. Bertan 75 bat lagunek hartu genuen parte, jubilatu, kotxe gidari, eta udalekoen artean. Eguraldi onarekin eta lagunarte giro ederrean gozatu genuen Xoxote ingurua, meza, aterpetxeak prestatutako hamaiketakoa jan-edan oparoarekin udal zinegotziek banatua eta, bukatzeko, festa-soinu alaia eta bertsoak …
Iruinara San Ferminetan egun pasa
SAN FERMINETARA IBILALDIA Urtero bezala, Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak San Ferminetarako irteera antolatu du. Irteera uztailaren 10an izango da, asteazkena,San Martin egoitza aurrean, goizeko 8:30etan Izen ematea irekita dago ekainaren 17tik uztailaren 4ra bitartean. Astelehenetik Ostegunera bulegoko orduetan 10:30tik 12:30ra, Bazkaria barne 35€ izango da eta bazkari gabe 20€.
