Baigerak egun pásako irteera antolatu du Martxoak 17rako . Oraingoan Gernikara joango gara eta herrian visita gidatua egingo degu . Eguerdi aldera Lekeitiora juango gera eta Egaña jatetxean bazkalduko degu . Bazkal ostean Lekeitio ikusteko denbora izango degu. Irteera 8,30 tan San Martín egoitzatik. Bidaiaren prezioa 30 € Dagonekoz irekia dago izena emateko epea. ResponderReenviar
BAIGERAKO BATZORDEAREN AGIRIA
Baigerako batzordeak dituen zereginen artean batzordekideak berritzea da. Gure estatutoek diote batzordekideek bi edo lau urteko jarduna izango dutela. Baina pandemiarekin daramatzagun azken bi urteetan ezin izan dugu Batzar Orokorra egin eta batzordekide gehienok gure jardunaren epealdia betetzear gaude. Gure uste apalean behar beharrezkoa da erreleboa, ideia eta proposamen berriekin batzordea aberastuko duena. Lanerako gogoa …
KZguneko martxorako ikastaroak
Hemen dauzkazue martxorako KZguneak eskeintzen dituen ikastaroak. Beti bezela, batzuk urrunekoak eta besteak aurrez-aurrekoak. Haunditzeko egin gainean klik.
ETUMETA: AZPEITIA IRTEERA: San Martin egoitzatik, 8:30tan HAMAIKETAKOA: Landetako kiroldegian PREZIOA: 10€.
KZguneko otsailerako ikastaroak
Apur bat berandu abisatu arren, hemen dauzkazue otsailerako KZguneko ikastaro berriak. Aprobetxatu, kanpoan hotz egiten duenez, barruko epelean zuen jakintzak garatzeko. Beti bezela, batzuk urrunekoak eta besteak aurrez-aurrekoak. Haunditzeko egin gainean klik.
BAIGERAK TERUELERA BIDAIA ANTOLATU DU
Baigerak Teruelerako bidaia antolatu du Apirilakren 3tik 7ra arte { 5egun- 4 gau ).Teruel ,Molinos ,Albarrazin ,Mirambel Cantavieja , Iglasuela del Cid izango dira bixitatuko dituzten herrietako batzuk...Bidaia autobuses egingo dute.Bidai hau irekia izango eta bazkide ez izan arren joatea nahi duenak ere izena eman dezake . Joan nahi duenak Halcon bidaiakekin harremanetan jarri bearko du.Gainera …
KZguneko urtarrilerako ikastaroak
Urte berriarekin batera, KZguneko ikastaro berriak. Hemen dituzue urtarrilerako eskeintzen diren ikastaroak. Beti bezela, batzuk urrunekoak eta besteak aurrez-aurrekoak. Haunditzeko egin gainean klik.
90 URTEKOEN OMENALDI EGUNEKO MAKILAK
Jubilatuen astearen barruan egiten den 90 urtekoen omenaldia egiten den bazkarian 90 urteko omenduei aginte-makila ematen zaie . Pandemiaren egoera dela eta bazkaria oraingoz ezin da egin baina makila horiek banatu nahi ditugu. Horretarako, omendu bakoitzak edo senitartekoren batek udaletxeko Gizarte Zerbitzuetara joan beharko du makila jasotzera azaroaren 24tik aurrera, 9:00etatik 14:00etara. Zalantzarik balego, Nerearekin harremanetan jarri …
AZPEITIKO PENTSIODUN ETA JUBILATUAK EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKA
Azpeitiko jubilatu eta pentsiodunek ere emakumeenganako indarkeriaren aurka gaude eta hala adierazi dugu. Azaroaren 25aren gainean dugunez, geure pankarta jarri dugu plazan egun horretako helburuekin bat eginez. Asteleheneko elkarretaratzean irakurri genuen komunikatuan esan genuen bezala, indarkeria sikologiko, fisiko eta ekonomikoen aurka gaudela adierazi nahi dugu.
JUBILATUEN ASTEAREN ATZERAPENA
KOBIT-19ak GURE HERRIAN DUEN ERAGINA KONTUAN IZANIK, EGOERAK BULTZATZEN GAITU, ANTOLATUTA GENUEN JUBILATUEN ASTEA ATZERATZERA. DENOK ULERTUKO DEZUTEN ITXAROPENA DUGU, ARDURAZ HARTU DUGUN ERABAKI HAU.
