BAIGERAKO BATZORDEAREN AGIRIA

Baigerako batzordeak dituen zereginen artean batzordekideak berritzea da. Gure estatutoek diote batzordekideek bi edo lau urteko jarduna izango dutela.

Baina pandemiarekin daramatzagun azken bi urteetan ezin izan dugu Batzar Orokorra egin eta batzordekide gehienok gure jardunaren epealdia betetzear gaude.

Gure uste apalean behar beharrezkoa da erreleboa, ideia eta proposamen berriekin batzordea aberastuko duena.

 Lanerako gogoa duen jendea behar dugu, administrazioa eta diru kontuak emango dituen norbait,  teknologi berrietan mugitzen dakiena, euskeraz idazten moldatzen dena edota besterik gabe lagundu nahi duena talde lanean aritzeko. Denak izango dira ongi etorriak.

Datozen asteetan jende multzo batek bere izena ematera etortzea nahi genuke Baigerara, ondoren  Batzar Orokorrean aurkezteko.

Zuen erantzuna gure eskaeraren tamainakoa izango denaren esperoan, agur bero bat baigeratar denoi.

BAIGERAKO BATZORDEA