Santillana Ibilaldia

Azpeititik 8:30ean irten eta Santillana aldera irten genuen 76 lagun. Bidean hamarretakoa egin ondoren bidaia jarraitu genuen. Santillanara iritsita hara zer herri ederra dena harrizkoa!!! Kolejiatara sartu ginen, han bertako istorioak adituz gustura egon ginen, Elizako Sepulkroak gure arreta lortu zuen. Kaleetan buelta bat eman ondoren Islares-era abiatu ginen, hara zer bazkaria genuen gure zain!!!. …

Irakurtzen jarraitu Santillana Ibilaldia

Errioxara irteera

DATA : Ekainak 27, larunbata. IRTEERA: 8:30ean San Martin egoitza aurretik. IBILALDIA :Logroñotik La Grajera oinezko ibilaldia (9 kilometro gutxi gora bera). BAZKARIA : Txikiteoa eta bazkaria Oionen. IZENA EMATEKO EPEA: Ekainaren 15etik aurrera, Baigerako bulegoetan, ohiko orduetan: 10:30-12:30. PREZIOA: 30 €. KOPURUA: 35 PERTSONA.

Iratxera ibilaldia

Azpeititik irten eta zuzenean Iratxera 73 lagun. Hemen hamarretakoa egin genuen. Iratxetik Lizarrako azokara ikustera joan ginen. Bertan, azoka ikusiz, trago batzuk hartu eta zainzuriak erosi, garaia baita. Handik Trufaren Museora joan ginen, Lizarratik 15-20 minutura. Han perretxiko berezi honen gora-beherak azaldu zizkiguten, bideo eta hitzaldi bidez, non eta nola jaiotzen den, nola bilatzen duten, …

Irakurtzen jarraitu Iratxera ibilaldia

Orio – Aginaga urteroko bailarako jubilatuen egun pasa

Maiatzaren 21ean izango da urtero Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako jubilatuek Orion eta Aginagako sagardotegian egin ohi dugun aurtengo egun pasa. Honakoa izango da egitaraua:  10:30ean irteera, San Martin egoitza aurrean.  12:00etan Orion meza.  Meza ondoren, kantu zaparradekin batera Orion kalejira.  14:30ean Aginagako Errasti sagardotegian bazkaria.  Bazkal ostean eta pare bat …

Irakurtzen jarraitu Orio – Aginaga urteroko bailarako jubilatuen egun pasa

Bretainia eta Normandiara ibilaldia

Ekainaren 15etik 20ra izango da aurtengo ibilaldia. Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako jubilatuek antolatu dute irteera hau bazkideentzat, baina bazkide ez direnek ere parte har dezakete. Honakoa izango da egitaraua:  1. eguna: UROLA BAILARA – RENNES. Bidean geldialdiak eta bazkaria eginez, afaria eta hotela.  2. eguna: RENNES, BRETAINIAKO HIRIBURUA. Herria ikusi bidaia osoan geurekin …

Irakurtzen jarraitu Bretainia eta Normandiara ibilaldia

Erriberri (Olite) – Azagrara ibilaldia

Azpeititik irten eta Erriberrira (Olite) iritsi ginen 10:30 aldera. Han Marco Real upategia ikusi genuen, urdaiazpiko otartekoarekin bertako ardoak dastatuz. Handik Erriberriko gaztelua ikustera joan ginen, gia batek beroni buruzko zertzeladak azaldu zizkigularik. Carlos III.a, Nafarroako erregearen aginduz eta diruz egindako gaztelua, garai hartako Europa osoko gaztelu aberatsenetakoa berau. Errege-erreginak eta beren gortesauek gazteluan egiten …

Irakurtzen jarraitu Erriberri (Olite) – Azagrara ibilaldia

Olite – Azagra ibilaldia

AUTOBUS GEHIAGO IPINI DIRA ETA LEKUA BADAGO BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak Olite-Azagrara antolatutako ibilaldia dela eta, autobusa bete zelako lekurik ez dagoela esan zaio bati baino gehiagori. Bigarren autobusa antolatu da eta badago lekua gehiagorentzako. Beraz, izena emateko epea irekita dago oraindik martxoaren 17ra arte, bulegoko orduetan 10:30-12:30. Irteera, martxoaren 18an, San Martin egoitza aurretik …

Irakurtzen jarraitu Olite – Azagra ibilaldia