Urtero bezala, aurten ere jokatu dira BAIGERA, Azpeitiko jubilatuen elkarteak, antolatu dituen karta joko txapelketak. Ondorengo hauek izan dira txapeldunak eta azpitxapeldunak. MUSEAN: 6 bikotek hartu dute parte eta hauek izan dira txapeldunak eta azpitxapeldunak. Txapeldunak: Belamendi eta Joanito. Azpitxapeldunak: Pello Odriozola eta Lurdes Aginagalde. TUTEAN: 6 bikotek hartu dute parte eta hauek izan dira …
Egilea: webaigera
KZguneko Ekaina eta Uztaileko ikastaroak
KZgunean Ekainean eta Uztailean izango diren ikastaroak. Gogoratu ekainaren 22tik aurrera eta Uztaila guztian zehar KZ-gunea bakarrik goizez irikita egongo dela, 09:00-13:00ko ordutegian. Izena emateko bi aukera daude, KZguneko web orritik online egitea edo dinamizatzaileak egitea KZgune bertan. Handitzeko egin gainean klik.
Iratxera ibilaldia
Azpeititik irten eta zuzenean Iratxera 73 lagun. Hemen hamarretakoa egin genuen. Iratxetik Lizarrako azokara ikustera joan ginen. Bertan, azoka ikusiz, trago batzuk hartu eta zainzuriak erosi, garaia baita. Handik Trufaren Museora joan ginen, Lizarratik 15-20 minutura. Han perretxiko berezi honen gora-beherak azaldu zizkiguten, bideo eta hitzaldi bidez, non eta nola jaiotzen den, nola bilatzen duten, …
Hitzaldia. Helduen sexualitatea.
EDURNE SEXOLOGOAK GIDATUA NORENTZAT: INTERESA LUKEEN EDOZEINENTZAT IREKIA, BEREZIKI ADIN NAGUSIKOENTZAT. DATA: 2015eko MAIATZAREN 20an eta 27an. ORDUA: 17:00etik 19:00etara LEKUA: BAIGERAKO ARETOAN. EGITARAUA: MAIATZAREN 20AN HITZALDIA. o EDADEAK EKARTZEN DITUEN ALDAKETAK: FISIKOAK, HORMONALAK, PSIKOLOGIKOAK… o GIZONEZKOENGAN, EMAKUMEZKOENGAN. o BIKOTEAREN HARREMANETAN DUTEN ERAGINA. MAIATZAREN 27AN GAI HAUEN INGURUKO PELIKULA …
Orio – Aginaga urteroko bailarako jubilatuen egun pasa
Maiatzaren 21ean izango da urtero Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako jubilatuek Orion eta Aginagako sagardotegian egin ohi dugun aurtengo egun pasa. Honakoa izango da egitaraua: 10:30ean irteera, San Martin egoitza aurrean. 12:00etan Orion meza. Meza ondoren, kantu zaparradekin batera Orion kalejira. 14:30ean Aginagako Errasti sagardotegian bazkaria. Bazkal ostean eta pare bat …
Irakurtzen jarraitu Orio – Aginaga urteroko bailarako jubilatuen egun pasa
Bretainia eta Normandiara ibilaldia
Ekainaren 15etik 20ra izango da aurtengo ibilaldia. Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako jubilatuek antolatu dute irteera hau bazkideentzat, baina bazkide ez direnek ere parte har dezakete. Honakoa izango da egitaraua: 1. eguna: UROLA BAILARA – RENNES. Bidean geldialdiak eta bazkaria eginez, afaria eta hotela. 2. eguna: RENNES, BRETAINIAKO HIRIBURUA. Herria ikusi bidaia osoan geurekin …
Zestoa-Ibainarrieta-Oikia mendi irteera.
27 lagunek hartu genuen parte. Eguraldi ederrarekin Oikiara joan ginen, Ibiñarrietatik pasata, 11:30 aldera. Oikiatik Muniosoro jatetxera joan ginen hamaiketakoa egitera Kontu kontari bertan ordu t´erdi bat pasa ondoren autobusean etxera. Argazki gehiago ikusgai "Gure argazkiak" leihoan.
KZguneko maiatzeko ikastaroak.
KZgunean maiatzean izango diren ikastaroak. Erne ibili eta izena eman lehenbaitlehen. Handitzeko egin gainean klik.
Txisteak
Ebakuntza gela Adineko gizon bat ebakuntza mahaian dago zirujauaren zain. Ebakuntza egin aurretik, arren eta arren eskatu zuen berari ebakuntza egingo ziona bere suhia izan zedin, jada zirujau ospetsua baitzen. Lasaigarria eman aurretik suhiarekin minutu batez hitz egiteko baimena eskatu zuen eta hala esan zion: –Ez zaitez urduri jarri. Egin ezazu zuk egiten dakizun ondoen, …
Baigera korrikan
Ohiturari jarraituz, aurtengoan ere hartu du parte BAIGERAk KORRIKA ekitaldian. Kilometro erdia erosiz kolaboratu du BAIGERAk eta ATZEGIkoekin batera egin genuen igerilekutik anbulatoriorainoko korrika saioa. Maria Luisa Oyarzabal lehendakariak eraman zuen lekukoa ATZEGIko gazte batekin batera.
