ASTELEHENA, AZAROAK 20. 16:00etan: Karta jokoak: * Musa Baigera I * Tute eta Punttua Baigera IIn. ASTEARTEA, AZAROAK 21. 16:30ean: Hitzaldia. Baigerako aretoan. Jesus Mari Mujika. “Bakardadearen aurrean jarrerak eta posibilitateak”. Hitzaldi ondoren txokolatada ASTEAZKENA, AZAROAK 22. 16:00etatik 18:30era: Bingoa Baigera IIn, Sanjuandegin. Ondoren txokolatada, Baigera IIn, Sanjuandegin. …
Egilea: webaigera
Errioxa irteera-2017
113 lagun joan ginen, 08:30 Azpeititik irten eta Logroñora, 11:00 aldera iritsi ginen Bodegas Franco Españolas upategira, hiru txandatan banatuta eta gida baten laguntzarekin, bisitari ekin gion, oso interesgarria izan zen bisita eta ondoren mokadutxo batekin dastaketa eder bat egin genuen anbiente goxo baten barruan. Handik Logroñora, ordu ta erdi inguruko buelta bat egin ondoren …
Lazkao – Ataun San Gregorio-2017
Urriaren 14ean Lazkao-Ataun San Gregoio ibilaldia egin genuen. 35 pertsonak hartu genuen parte ibilaldi honetan. Goizeko 08:14 irten ginen San Martin egoitzaren aurretik Eguraldi ezin hobea izan genuen eta buelta oso ederra eman genuen bista ederraz gozatuz. Holako buelta egin ondoren hamaiketakoa izan genuen, Bittor jatetxean. 13:00 aldera berriro autobusa hartu eta etxeko bidean …
Aran Bailera-2017
Planifikatu bezala irailaren 18tik 22ra egin genuen Aran bailarara ibilaldia. 58 lagun, irten ginen goizeko 07:00etan SORT aldera, bidean geldiune txiki bat egin eta 14:00 aldera iritsi ginen hotelera, bazkaldu ondoren, herria ikusiz bueltatxo bat eman genuen, giaren laguntzarekin. Bigarrengo egunean gosaldu ondoren EL Lago de Sant Maurici aldera joan ginen 4x4etan sartuta lakuetara igoera …
KZguneak azaroan eskaintzen dituen ikastaroak.
Ondorengo kuadroetan dituzue KZguneak azaroan eskaintzen dituen ikastaroak. Egun hotzak datozenez, epelean ikasteko animatu!! Haunditzeko egin gainean klik.
Errioxa ibilaldia Bodega Franco Españolas
BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak Errioxara ibilaldia antolatu dugu urriaren 19rako. Izena emateko epea irekita dago urriaren 17ra arte, astelehenetik ostegunera bulegoko orduetan 10:30-12:30. Irteera, urriaren 19ean, San Martin egoitza aurretik goizeko 08:30etan. Prezioa 32 euro. Bisita hiru tandatan egingo degu eta gero kata denok batera Bazkaria Meson El Cid, arratsaldean debora librea Logroñon. 19:30 aldera …
Irakurtzen jarraitu Errioxa ibilaldia Bodega Franco Españolas
Lazkao – Ataun mendi irteera
Urria 14rako Lazkao-Ataun San gregoriora ibilaldia antolatu dugu. Irteera goizeko 08:15etan San Martin Egoitza aurretik izango da Hamaiketakoa Bittor enean egingo dugu Prezioa 10€ da. Izena emateko pasatu gure bulegotik astelehenetik ostegunera 10:30etik 12:30era. urriaren 11era arte.
KZguneko urriko ikastaroak
Hemen dituzue KZgunean urrian egin ditzakezuen ikastaroak. Animatu eta apuntatu aukeran dituzuen ikastaroetara. Haunditzeko egin gainean klik.
Zugarramurdi – Baztan irteera-2017
Lehengoko ostegunean irailaren 14an 83 pertsona hartu genuen parte Zugarramurdiko irteeran. 8:30 irten ginen Azpeititik eta Elizondora heldu ginen, bate arazorik gabe eta bertan hamarretako ederra egin genuen. Ondoren berriro autobusa hartuta Zugarramurdira, bertan kobak eta museoa ikusteko aukera eduki genuen, oso interesgarria izan zen bisita, ondoren berriro , HOTEL BAZTANera, bakaltzera, dena primerakoa zegoen, …
Baztan eta Zugarramurdira ibilaldia-2017
Baigera azpeitiko jubilatuen elkarteak Baztan eta Zugarramurdirako irteera antolatu du. Irteera irailaren 14an izango da, San Martin egoitza aurrean, goizeko 8:30etan Izen ematea Irailaren 12ra arte. Astelehenetik Ostegunera bulegoko orduetan 10:30tik 12:30ra, Prezioa: 30€ da.
