Aran Bailera-2017

Planifikatu bezala irailaren 18tik 22ra egin genuen Aran bailarara ibilaldia.

58 lagun, irten ginen goizeko 07:00etan SORT aldera,  bidean geldiune txiki
bat egin eta 14:00 aldera iritsi ginen hotelera,  bazkaldu ondoren, herria ikusiz bueltatxo bat eman genuen,  giaren laguntzarekin.

Bigarrengo egunean gosaldu ondoren  EL Lago de Sant Maurici aldera joan ginen  4x4etan sartuta lakuetara igoera egin genuen, laku txiki asko eta ibai txikiak ere ugariak dira bertan, handikan berriro Espot herrira han denbora librea, gero berriro hotelera bazkaltzea, ondoren Esterri d’Aneu aldera El Pallars museoa ikusteko, gero berriro hotelera afaldu eta deskantsatzera  .

Hirugarren egunean gosaldu ondoren  Valle d’Aran   aldera irten genuen,  leku zoragarria, handik bazkaltzera Vielhako  jatetxe batera, Garona ibai inguruan kokatuta dago, ondoren  Bakeira Beret herri  famatua ikusi genuen.

Laugarrengo egunean   gosaldu ondoren Tavascab bailera aldera han ikusi genuen “centro de interpretacion del agua de Tavascán”  ondoren Tirviara joan ginen herri txiki polit bat, gero hotelera bazkaltzera. Bazkal ondoren  Assua bailara aldera joan ginen han artzain museoa erakutsi ziguten, gero Gazta egiten zuten  baserri  batera joan ginen,  mota askotako gazta  egiten dute, ondoren gazta dastatzeko aukera eduki genuen, ondoren hotelera afaldu eta ohera.

Azkenengo egunean gosaldu ondoren,  goiza libre eduki genuen gabonetako Loteria erosi edo beste opariren bat erosteko, bazkaldu ondoren autobusera eta Azpeitia aldera abiatu ginen.

 

Argazkiak ikusgai “Gure argazkiak” leihoan.