Urriaren 14ean Lazkao-Ataun San Gregoio ibilaldia egin genuen.
35 pertsonak hartu genuen parte ibilaldi honetan.
Goizeko 08:14 irten ginen San Martin egoitzaren aurretik
Eguraldi ezin hobea izan genuen eta buelta oso ederra eman genuen bista ederraz gozatuz.
Holako buelta egin ondoren hamaiketakoa izan genuen, Bittor jatetxean.
13:00 aldera berriro autobusa hartu eta etxeko bidean jarri ginen.
Argazkiak ikusgai “Gure argazkiak” leihoan.