Errioxa irteera-2017

 113 lagun joan ginen, 08:30 Azpeititik irten eta Logroñora, 11:00 aldera iritsi ginen Bodegas Franco Españolas upategira, hiru txandatan banatuta eta gida baten laguntzarekin, bisitari ekin gion, oso interesgarria izan zen bisita eta ondoren mokadutxo batekin dastaketa  eder bat egin genuen   anbiente goxo baten barruan.

Handik Logroñora, ordu ta erdi inguruko  buelta bat egin ondoren bazkaltzera, Meson El Cid izeneko jatetxera, bai ondo jan ere, dena goxo-goxoa zegoen, bazkal ostean denbora librea eta arratsaldeko zazpiak aldera buelta etxera.

 

Argazkiak ikusgai “Gure argazkiak” leihoan.