Planifikatu bezala irailaren 18tik 22ra egin genuen Aran bailarara ibilaldia. 58 lagun, irten ginen goizeko 07:00etan SORT aldera, bidean geldiune txiki bat egin eta 14:00 aldera iritsi ginen hotelera, bazkaldu ondoren, herria ikusiz bueltatxo bat eman genuen, giaren laguntzarekin. Bigarrengo egunean gosaldu ondoren EL Lago de Sant Maurici aldera joan ginen 4x4etan sartuta lakuetara igoera …
KZguneak azaroan eskaintzen dituen ikastaroak.
Ondorengo kuadroetan dituzue KZguneak azaroan eskaintzen dituen ikastaroak. Egun hotzak datozenez, epelean ikasteko animatu!! Haunditzeko egin gainean klik.
Errioxa ibilaldia Bodega Franco Españolas
BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak Errioxara ibilaldia antolatu dugu urriaren 19rako. Izena emateko epea irekita dago urriaren 17ra arte, astelehenetik ostegunera bulegoko orduetan 10:30-12:30. Irteera, urriaren 19ean, San Martin egoitza aurretik goizeko 08:30etan. Prezioa 32 euro. Bisita hiru tandatan egingo degu eta gero kata denok batera Bazkaria Meson El Cid, arratsaldean debora librea Logroñon. 19:30 aldera …
Irakurtzen jarraitu Errioxa ibilaldia Bodega Franco Españolas
Lazkao – Ataun mendi irteera
Urria 14rako Lazkao-Ataun San gregoriora ibilaldia antolatu dugu. Irteera goizeko 08:15etan San Martin Egoitza aurretik izango da Hamaiketakoa Bittor enean egingo dugu Prezioa 10€ da. Izena emateko pasatu gure bulegotik astelehenetik ostegunera 10:30etik 12:30era. urriaren 11era arte.
KZguneko urriko ikastaroak
Hemen dituzue KZgunean urrian egin ditzakezuen ikastaroak. Animatu eta apuntatu aukeran dituzuen ikastaroetara. Haunditzeko egin gainean klik.
Zugarramurdi – Baztan irteera-2017
Lehengoko ostegunean irailaren 14an 83 pertsona hartu genuen parte Zugarramurdiko irteeran. 8:30 irten ginen Azpeititik eta Elizondora heldu ginen, bate arazorik gabe eta bertan hamarretako ederra egin genuen. Ondoren berriro autobusa hartuta Zugarramurdira, bertan kobak eta museoa ikusteko aukera eduki genuen, oso interesgarria izan zen bisita, ondoren berriro , HOTEL BAZTANera, bakaltzera, dena primerakoa zegoen, …
Baztan eta Zugarramurdira ibilaldia-2017
Baigera azpeitiko jubilatuen elkarteak Baztan eta Zugarramurdirako irteera antolatu du. Irteera irailaren 14an izango da, San Martin egoitza aurrean, goizeko 8:30etan Izen ematea Irailaren 12ra arte. Astelehenetik Ostegunera bulegoko orduetan 10:30tik 12:30ra, Prezioa: 30€ da.
Xoxotera irteera
Urteroko ohiturari jarraituz, BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak Xoxoterako irteera antolatu du Azpeitiko udalaren kolaborazioarekin. Irteera Irailaren 16an izango da, goizeko 10:30ean. Plaza nagusitik Xoxoten: Meza 11:45ean. Xoxoteko aterpean hamaiketakoa. Joan nahi duten guztientzat kotxeak izango dira. Prezioa Doain Izena ematea Irailaren 4tik aurrera Baigerako bulegoetan, astelehentik ostegunera 10:30etik 12:30era. OHARRA: Egualdi txarra egiten …
KZguneko prestakuntza plana.
Hemen duzue KZguneko prestakuntza planen berri. Animatu!! Haunditzeko egin gainean klik.
Azpeitiko 80 urtetik gorako adinekoen ikerketa
Baigeraren prentsa-oharra: Azpeitiko Udalak Baigera jubilatuen elkartearen eskariz 80 urtetik gorako adinekoen bizi baldintzak ezagutzeko egindako ikerketa oso garrantzitsua dela deritzogu, izan ere adinekoak orokorrean eta bereziki urteetan aurrera doazenak (80 urtetik gorakoak adibidez) bazterkeriako egoera larrian izateko arrisku handia duen sektorea da. Ikusezin bilakatu ohi da askotan eta gizarteak erraz begiratu ohi du beste …
Irakurtzen jarraitu Azpeitiko 80 urtetik gorako adinekoen ikerketa
