Tirol – Babiera ibilaldia-2017

Planifikatu bezala ekainaren 18tik 25ra egin genuen TIROL-  BABIERA  ibilaldia. 29 lagun,  24 Azpeititik,  3 Zestoatik eta 2 Azkoititik, ilusio handiz eta nerbio pixka-batekin juntatu ginen  irteerako lekuan. Bidaia ondo joan da, planifikatutakoa dena bete da, eta opari bezala bezte herrixka polit bat erakutsi ziguten, bai txoferra eta gida ezin hobeak tokatu zizkigun, Janaria berezi …

Irakurtzen jarraitu Tirol – Babiera ibilaldia-2017

Valle de Aran eta Aigüestortes parke Nazionalera Irteera

  Baigera azpeitiko jubilatuen elkarteak  Irailaren 18tik 22ra Valle de Aran eta Aigüestortes parke Nazionalera irteera antolatu dugu  Viatges Poblenouren eskutik.   380€ kostatzen da   Izen ematea irekita dago, Astelehenetik Ostegunera bulegoko orduetan 10:30tik 12:30ra.   ESKERTUKO GENUKE AHALIK ETA ASKAREN IZENA EMATEA, ZEREN  ABUZTUAN BULEGOA ITXITA EGONGO DELAKO

KZguneko uztaileko ikastaroak.

Azpeitiko Kzgunean Uztailan egongo diren ikastaroen planifikazioa bidaltzen dizugu.     Zerrendan dauden ikastaroetan aurre inskripzioa gure Web Orriaren bitartez egin daiteke (Kzgunea formakuntza). Aurre inskripzioa egiteko laguntza behar bada, honako estekan topa daiteke: Aurre inskripzioa egiteko laguntza.     Hala ere, gurekin telefonoz hitzegin edo Kzgunetik pasa nahi dutenentzako, bertan izango gaituzue astelehenetik ostiralera 09.00-13.00 eta 16.00-20.00ko ordutegian.  Eta Ekainak 26tik aurrera eta Uztaila osoan astelehenetik ostiralera 09.00-13.00 bakarrik …

Irakurtzen jarraitu KZguneko uztaileko ikastaroak.

Santanderrera ibilaldia-2017

Azpeititik 8:00ean irten eta  Santander aldera irten genuen 114 lagun. Bidean  hamarretakoa egin ondoren bidaia jarraitu genuen. La Magdalena Parkera iritsi eta han ordubete inguruen parkea ikusteko aukera ezan genuen, bakoitza bere aldetik ibili ginen, batzuek tren txutxu aukeratu zuten buelta emateko, bezteak ordea  oinez,  inguru ederra, hango pinguino eta itxasoko otsoaekin, baita ere Colonek …

Irakurtzen jarraitu Santanderrera ibilaldia-2017

San Feminetara ibilaldia-2017

Urtero bezala, Baigera azpeitiko jubilatuen elkarteak San Ferminetarako irteera antolatu du. Irteera uztailaren 13an izango da, San Martin egoitza aurrean, goizeko  8:30etan Izen ematea uztailaren 6ra arte. Astelehenetik Ostegunera bulegoko orduetan 10:30tik 12:30ra, Bazkaria barne 35€ izango da eta bazkaria gabe 20€.

Azkarate – Sargoate – Urrategi – Azkoitia-2017

Uztailaren 8an Azkarate – Sargoate – Urrategi – Azkoitia mendi irteera antolatu dugu. Irteera San Martin egoitza aurretik Goizeko 9etan izango da. Buelta Lineako autobusean egingo degu 13:40ean (Bakoitzaren kontura) Hamaiketakoa Azkoitiko Jubilatuen elkartean izango da. Prezioa 10€ da. Izena emateko epea  Uztailaten 5ra bitartean, bulegoko orduetan astelehenetik ostegunera 10:30etik 12:30era.

Azpeitia Ezagutzen-2017

NORENTZAT: INTERESA LUKEEN EDOZEINENTZAT.   DATA:   2017ko EKAINAREN 29an.   ORDUA: 09:30ETAN   IRTEERA LEKUA : UDALETXE AURRETIK.   IBILBIDEA: Loiolara oinez joan eta gero bisita gidatua edukiko dugu 10:00tan        IZENA EMATEA: Ekainaren 26 bitartean Baigerako bulegoetan astelehenetik ostegunera 10:30etatik 12:30etara.   BUKAERAN  HAMAIKETAKOA EGONGO DA BAIGERAN IIan  PARTE HARTZEN DUTENENTZAKO  

Santanderrera Ibilaldia

    Ekainaren 15terako  Santanderrera ibilaldia antolatu da. 08:00tan irten eta bidean  egingo dugu hamaiketakoa, otartekoa norberak eraman beharko du, edaria Baigeraren kontu. 11:00tan Palazio de la Magdalenako jardinek ikusiko ditugu eta ondoren Santanderreko azoka famatua ikustera joango gera. 14:30 inguruan bazkaria Zakarias jatetxean Arratsaldez Santanderren denbora librea edukiko dugu Izena emateko Ekainaren 1etik 12ra …

Irakurtzen jarraitu Santanderrera Ibilaldia

Orio-Aginaga bailarako jubilatuen egun pasa 2017

Maiatzaren 25ean urtero bezala Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako jubilatuek Oriora eta Aginagako sagardotegira egin  genuen aurten ere egun pasa. 220 pertsonak hartu genuen parte irteera honetan. 10:30etan irten eta Oriora joan ginen, nahi zuenak ere meza entzuteko aukera izan zuen eta ondoren azoka ikusiaz kale buelta bat egin genuen, tragotxo bat hartzeko aukera ere eduki …

Irakurtzen jarraitu Orio-Aginaga bailarako jubilatuen egun pasa 2017

Flashback Tolosa

  Mondragon Unibertsitateko  ikasleek antolaturik Tolosara irteera bat egingo da Ekainak 9an. Irteera :09:00 San Martin egoitza aurretik. Gipuzkoako Jubilatuak elkartu nahi dituzte. Prezioa: 30 € Hau da egitaraua: Tolosara  aila era Bisita gidatua Musika kaleetan zehar Bazkaria - Parrillada Zozketa Dantzaldia zuzeneko musikakin Kartak Izena emateko epea: Ekainak 1 aurretik bulegoko orduetan 10:30 – …

Irakurtzen jarraitu Flashback Tolosa