Orio-Aginaga bailarako jubilatuen egun pasa 2017

Maiatzaren 25ean urtero bezala Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako jubilatuek Oriora eta Aginagako sagardotegira egin  genuen aurten ere egun pasa.

220 pertsonak hartu genuen parte irteera honetan.

10:30etan irten eta Oriora joan ginen, nahi zuenak ere meza entzuteko aukera izan zuen eta ondoren azoka ikusiaz kale buelta bat egin genuen, tragotxo bat hartzeko aukera ere eduki genuen, handik sagardotegira, eta beti bezala jateko ugari eta goxoa eman ziguten.

Bazkal ostean nola ez dantza saioa egon zen.

19:00  aldea etxe aldera abiatu ginen.

Datorren urterako ere  berriz errepikatzeko ideiatan  geratu da jendea

Argazkiak ikusgai “Gure argazkiak” leihoan.