Urriak-1 Jubilatu eta Pensionisten egun internazionala

  GURE EGUNA DELA ETA ONDORENGO EGITARAUA PRESTATU DEGU: EGUARDIKO 12:00TAN ELKARERATZEA PLAZA NAGUSIAN PENTSIO DUINEN ALDE. EGUARDIKO 13:30TAN BAZKARIA BERDURA PLAZAN ONDOREN MUSIKA ETA DANTZA SAIOA.   *BAZKALTZEKO IZEN EMATEA BAIGERAKO BULEGOETAN, OHIKO ORDUTEGIAN. PREZIOA: 10 €                                   …

Irakurtzen jarraitu Urriak-1 Jubilatu eta Pensionisten egun internazionala

Kurtso hasiera

  URRITIK AURRERA, GURE EKINTZAK  BERRIRO ERE MARTXAN HAZIKO DIRA OHIKO ORDU ETA EGUNETAN. INFORMAZIO  GEHIAGO NAHI DUENAK PASA DADILA BAIGERAKO BULEGOETATIK, ASTELEHENETIK OSTEGUNERA 10:30ETIK  12:30ETARA.

Lastur-Deba mendi irteera

  Irailaren 22rako Lastur-Deba mendi irteera antolatu dugu. Irteera  San Martin Egoitza aurretik goizeko 8:30an egingo degu Hamaiketakoa  Debako jubilatuen elkartean izango  da. Prezioa 10€ da. Izena emateko epea  Irailaren 19 bitartean, bulegoko orduetan astelehenetik ostegunera 10:30etik 12:30era.

Oñatz-Atxumberri-Aratzerreka

Uztailaren 21ean Oñatz-Atxumberri-Aratz Erreka mendi irteera egin genuen. Irteera   08:00etan egin genuen, autobusez Oñatzera joan ginen, hasieran euri pixkat egin zigun baina gerora atertu eta bidaia ondo egin genuen, zona  batzuek irristakorrak ziren baino ondo moldatu ginen, Atxumberri pasatu eta Aratzerreka aldera joan ginen. Hamaiketakoa  Aratzerrekan egin genuen, kurtso bukaera bezala hamaiketako berezia izan zen, …

Irakurtzen jarraitu Oñatz-Atxumberri-Aratzerreka

Cabarcenoa ibilaldia

BAIGERA Azpeitiako jubilatuen elkarteak Cabarcenoa ibilaldia antolatu dugu irailaren 13rako. Izena emateko epea irekita dago Irailaren 6ra arte, bulegoko orduetan 10:30-12:30. AUTOBUS BAT BAKARRIK IZANGO DA   Irteera, irailaren 13an, San Martin egoitza aurretik goizeko 08:00etan.   Prezioa 35euro.   Hamaiketakoa norberak eman behar du, Baigerak edariak ipiniko ditu.   Bazkaria Parke barruan egingo dugu. …

Irakurtzen jarraitu Cabarcenoa ibilaldia

San Ferminak 2018

Aurten ere, urteroko ohitura betez,  egin genuen Sanferminetako egun pasa. 67 lagun juntatu ginen aurten egun pasa hau egiteko.   Azpeititik irten eta Sagasti atseden lekuan egin genuen hamarretakoa. Iruñeko kaleak astintzeko indarrak hartuz.   Iruñera heldu ondoren festa giroan bete-betean ibili ginen.   Kaleetan zehar musikarekin batera taldetxoak bakoitza bera aldetik bazkaldu aurretik ibili …

Irakurtzen jarraitu San Ferminak 2018