Urriaren 20an Mandubi - Ormaiztegi mendi irteera egin genuen. Irteera 08:30etan egin genuen, autobusez Mandubire joan ginen, hasieran euri pixkat egin zigun baina gerora atertu eta bidaia ondo egin genuen, bidea oso erreza zen. Hamaiketakoa Itxune jatetxean egin genuen, oso ondo eman ziguten. 13:00 aldera autobusa joan zen gure bila eta, bete-bete eginda etxeko bidea …
Jubilatu eta pentsiodunen astea-2018
AZAROAREN 19tik 25era ASTELEHENA, AZAROAK 19. 16:00etan: Karta jokoak: * Musa Baigera Ien. * Tute eta Punttua Baigera IIn. ASTEARTEA, AZAROAK 20. 16:00ean: Hitzaldia. Baigerako aretoan. Isabel Otxoa, EHUko irakaslea. “Emakumeen egoera pentsioen aurrean”. Hitzaldi ondoren txokolate jana ASTEAZKENA, AZAROAK 21. 16:00etatik 18:30era: Bingoa Baigera IIn, Sanjuandegin. Ondoren txokolate jana, …
Rioja Vega upategira irteera
110 lagun joan ginen, 08:30 Azpeititik irten eta Lizarrara heldu ginen 10:45 aldera, bertan azoka ikusteko aukera eduki genuen, 12:00ak aldera upategi aldera irten ginen, bi txandatan banatuta eta gida baten laguntzarekin, bisitari ekin gion, oso interesgarria izan zen bisita hau nola etortzen diren traktoreak eta nola ematen dioten hasiera ardoa egiteko prozesuari. Ondoren jangelara …
KZguneak azaroan eskaintzen dituen ikastaroak
Hemen dituzue KZguneak azaroan eskaintzen dituen ikastaroak. Beti bezala, ikastaro hauek aurrez-aurrekoak edo urrunekoak dituzue. Animatu eta denbora aprobetxatuaz gehiago ikasteko aukera. Haunditzeko egin gainean klik.
Lastur-Deba mendi irteera
Irailaren 22an Lastur-Deba mendi irteera egin genuen. Irteera 08:30an egin genuen Azpeititik 34 lagun izan ginen bertan Buelta ederra egin genuen, 8 km gutxi gora-bera Hamaiketakoa Deban, jubilatu elkartean egin genuen eta denok gustura egon ginen . Joan etorrirako autobusa egon zen. Argazkiak ikusgai “Gure argazkiak” leihoan.
Cabarcenora Irteera
56 lagun joan ginen. Azpeititik 08:00 irtenda, Cabarcenora, bidean hamaiketakoa egin genuen norberak eramandakoa eta 11:00ak aldera parkera heldu ginen. Han batetik bestera autobusean ibili ginen animaliak ikusten. Telekabinetan ere ibili ginen, hase zer paisaje ederra ikusten zen han goitikan. Ondoren bazkaltzera joan ginen, nahiko jan eta edan eginda gero, beste buelta txiki bat …
Errioxako Ibilaldia: Bodega Rioja Vega
BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak Errioxara ibilaldia antolatu dugu urriaren 18rako. Izena emateko epea irekita dago urriaren 12ra arte, astelehenetik ostegunera bulegoko orduetan 10:30-12:30. Irteera, urriaren 18ean, San Martin egoitza aurretik goizeko 08:30etan. Prezioa 35 euro. Bisita bi txandatan egingo dugu. Bazkaria Rioja Vega bodega bertan izango da. …
Urriak-1 Jubilatu eta Pensionisten egun internazionala
GURE EGUNA DELA ETA ONDORENGO EGITARAUA PRESTATU DEGU: EGUARDIKO 12:00TAN ELKARERATZEA PLAZA NAGUSIAN PENTSIO DUINEN ALDE. EGUARDIKO 13:30TAN BAZKARIA BERDURA PLAZAN ONDOREN MUSIKA ETA DANTZA SAIOA. *BAZKALTZEKO IZEN EMATEA BAIGERAKO BULEGOETAN, OHIKO ORDUTEGIAN. PREZIOA: 10 € …
Irakurtzen jarraitu Urriak-1 Jubilatu eta Pensionisten egun internazionala
Kurtso hasiera
URRITIK AURRERA, GURE EKINTZAK BERRIRO ERE MARTXAN HAZIKO DIRA OHIKO ORDU ETA EGUNETAN. INFORMAZIO GEHIAGO NAHI DUENAK PASA DADILA BAIGERAKO BULEGOETATIK, ASTELEHENETIK OSTEGUNERA 10:30ETIK 12:30ETARA.
KZguneko urriko ikastaroak.
Hemen dituzue KZguneak urrirako eskaintzen dituen ikastaroak. Ikasturte berria hasi denez, animatu gure jakintzak osatzeko ikastaroetan. Ikastaro hauek nahiz urrunetik edo saurez-aurre egin ditzakegu. Haunditzeko egin gainean klik.
