Rioja Vega upategira irteera

110 lagun joan ginen, 08:30 Azpeititik irten eta Lizarrara heldu ginen 10:45 aldera, bertan azoka ikusteko aukera eduki genuen, 12:00ak aldera upategi aldera irten ginen, bi txandatan banatuta eta gida baten laguntzarekin, bisitari ekin gion, oso interesgarria izan zen bisita hau nola etortzen diren traktoreak eta nola ematen dioten hasiera ardoa egiteko prozesuari.

Ondoren jangelara joan ginen eta bertan egin genuen dastaketa eta segidan bazkaria eman ziguten, benetan goxoa zegoen dena. Kafe ostean gurekin joan zen bat hasi zen eskuko soinua jotzen eta ederki animatu zuen giroa.

19:00 rak jota gero ere ezin genuen irten, jendea gustura bait zegoen          dantzan eta tertulian ere.

Irteeran denok batera argazki bat atera genuen.

Handik  zuzenean etxera, zeren ez zegon denborarik Gasteizen gelditzeko hasieran pentsatuta bezala.

21:40 aldera Azpeitira heldu ginen.

 

Argazkiak ikusgai “Gure argazkiak” leihoan.