JUBILATUEN ASTEAN, 90 URTEKOEI OMENALDIA

Azaroaren 22tik 28ra egingo den Jubilatuen Astean 90 urte betetzen dituztenei omenaldia egingo zaie azaroaren 28an. Egun horretarako egitaraua honako hau izango da: -11:00etan hamaiketakoa, Baigera Ien. -12:30etan, hildako bazkideen aldeko meza parrokian. -14:15etan, omenaldi -bazkaria eta opari banaketa 90 urte betetzen dituztenei. Bazkaria Kiruri jatetxean egingo da. Bazkal ondoren, ahal bada, erromeria eta dantza. …

Irakurtzen jarraitu JUBILATUEN ASTEAN, 90 URTEKOEI OMENALDIA

JUBILATUEN ASTEKO IBILALDI ETA MENDI IRTEERA

Jubilatuen astearen barruan egingo diren ekintzen barruan bi hauek daude. -EZKIO-AGINAGARA IBILALDIA Azaroaren 25ean egingo da. Egun erdikoa . Ezkiora joango gara aurrena Igartubeiti tolare-baserria bixitatzera eta handik Aginagako Errasti sagardotegian afari -merienda egingo dugu. Ordaindu beharrekoa, 15 euro. -IRTEERA, San Martin Egoitzatik 15:00etan. Baigerako bulegoa astelehenetik ostegunera irekita egongo da izena eman nahi duenarentzat. …

Irakurtzen jarraitu JUBILATUEN ASTEKO IBILALDI ETA MENDI IRTEERA

JUBILATUEN ASTEA 2021

Urtero bezala, hemen da berriz ere jubilatuen astea jardueraz bete betea Joan den urtean ezin izan genuen egin baina hemen da berriz ere. Azaroaren 22tik 28ra doan astea izango da aurtengoa . Hona hemen egunez egun izango diren jarduerak: ASTELEHENA, AZAROAK 22 16:00etan:   Karta jokoak: * Musa Baigera Ien.                                 * Tute eta Punttua Baigera …

Irakurtzen jarraitu JUBILATUEN ASTEA 2021

TAFALLA-OLITERA IBILALDIA

Urriaren 21ean egingo dugu Tafalla-Olitera ibilaldia. IRTEERA: 8:30etan San Martin Egoitzatik HAMAIKETAKOA: norberak eraman behar du .Edariak Baigeraren esku. Tafallan bixita gidatua egingo dugu herrian zehar. Handik Olitera joango gara eta bazkaria egingo dugu La Casa del Preboste jatetxean. Bazkal ondoren denbora librea izango dugu herria ezagutzeko. Seirak aldean aterako gara Olitetik. Prezioa: 30 euro.

NAZIOARTEKO JUBILATU ETA PENTSIODUNEN EGUNA

Urriaren 1a da Jubilatu eta Pentsiodunen nazioarteko eguna, baina arazo teknikoak medio, guk Azpeitian urriaren 4an, astelehenarekin, ospatuko dugu. Ospakizun xumea izango da aurtengoa. Covid neurriak beteta, astelehenro egiten dugun elkarretaratzearen ondoren, eguerdiko 14:00etan bazkaria egingo dugu Azoka Plazan. Izena eman nahi duenak, lehenbaitlehen etorri dadila Baigerako bulegora goizeko 10:30etatik 12:30etara. Hamabost euro ordaindu beharko …

Irakurtzen jarraitu NAZIOARTEKO JUBILATU ETA PENTSIODUNEN EGUNA