Martxoaren 25ean Azpeitian bildu ginen Gipuzkoako jubilatuak, Mondragon Unibertsitateko gazteak antolatuta eta Azpeitiko udalak eta Baigerak lagunduta. Eguraldiak ez zigun azko lagundu baina 170 pertsonak, gutxi gora behera hartu genuen parte. Goizeko 10:00etan bildu ginen, talde bat Azpeitian eta beste bat Loiolan, gero Azpeitikoak Loiolara joan ziren eta Loiolakoak Azpeitira. Ondoren kantu gira izan zen …
Kategoria: Ibilaldiak
Motriko – Ondarroa mendi irteera
Apirilaren 8rako Motriko – Ondarroa ibilaldia antolatu dugu. Irteera goizeko 08:30etan San Martin Egoitza aurretik izango da Hamaiketakoa Ondarruko Jubilatuen etxean egingo dugu Prezioa 10€ da. Izena emateko pasatu gure bulegotik astelehenetik ostegunera 10:30etik 12:30era. apirilaren 5era arte.
Asteasu – Petritegi Irteera-2017
54 lagun joan ginen. Azpeititik irtenda eta Asteasura 10:30 aldera iritsi ginen eta bertan gida bat genuen zain. Bere laguntzarekin muskerraren ibilbidea egin genuen eta horrela bertako historia kontatu zigun. Ibilaldiaren ondoren Astigarragara joan ginen; 14:00ak arte denbora libre izan genuen eta gero Petritegira heldu ginen. Bazkari ederra eman ziguten, ondoren kafea hartzera “diskopetrira” joan …
Castejon – Bardeak – Alfaro Irteera-2017
107 lagun joan ginen martxoaren 9an. Azpeititik irten eta Castejonera iritsi ginen 11:00ak aldera. Han hamaiketakoa ederra egin genuen tragoxka batekin. Ondoren autobusa hartu eta gida baten laguntzarekin Bardeak ikustera joan ginen, bi edo hiru geldialdi eginez leku estrategikoak ikusiz. 14:30 aldera bazkaltzera, Hotel Castejonen Buffet ederra zegoen gure zain, bapo jan eta …
Irakurtzen jarraitu Castejon – Bardeak – Alfaro Irteera-2017
Flashback – Azpeitia 2017
Mondragon Unibertsitateko ikasleek antolaturik Azpeitira bisita antolatu dute Martxoaren 25erako. Gipuzkoako Jubilatuak elkartu nahi gaituzte. Prezioa: 26 € Hau da egitaraua: Bisita gidatua Loiolako Santutegira Bisita gidatua Herritik Barrena Kantu gira Bazkaria Bingoa eta Dantzaldia Izena emateko epea: Martxoaren 15 aurretik bulegoko orduetan 10:30 – 12:30, astelehenetik ostegunera. Ospakizun hau dela eta, Baigerak dei …
Arroa Erreka-Olaberri-Aitza-Arroa Behea ibilaldia
Otsailaren 18an Arroa Erreka-Olaberri-Aitza-Arroa Behea ibilaldia egin genuen. 36 pertsonak hartu genuen parte ibilaldi honetan. Goizeko 08:50 irten ginen lineako autobusean Eguraldi ezin hobea izan genuen eta buelta oso ederra eman genuen bista ederraz gozatuz. Eta gero hamaiketako paregabea izan genuen, marizko eta guzti. Buelta ere lineako autobusean egin genuen 13:45etan.
Asteasu – Petritegi sagardotegira Irteera
Martxoaren 16an Asteasu - Petritegi sagardotegira irteera antolatu dugu. Irteera San Martin egoitza aurretik Goizeko 9etan. Asteasura 10:00 aldera iritsi eta Muskarraren ibilbidea egingo dugu (bi txandatan). 14:00 Petritegi Sagardotegira bazkaltzea. Ondoren “DISKOPETRI”ra kafea hartzea, gero Garbera joango gera. Prezioa 30€ da. Izena emateko epea Martxoak 1tik 13ra arte, bulegoko orduetan astelehenetik ostegunera 10:30etik 12:30era.
Castejon – Bardeak – Alfaro
BAIGERA Azpeitiako jubilatuen elkarteak Castejón – Bardeak - Alfarora ibilaldia antolatu dugu martxoaren 9rako. Izena emateko epea otsaila 20tik martxoar en 6ra arte, bulegoko orduetan 10:30-12:30. Irteera, martxoaren 9ean, San Martin egoitza aurretik goizeko 08:00etan. Prezioa 30 euro. Castejonera iritsi 10:45 inguruan. Bertan hamaiketakoa. Ondoren Bardeak ikusiko ditugu (Bisita autobusez egingo dugu) Ondoren Bazkaria Hotel …
Arroa Erreka-Olaberri-Aitza-Arroa Behea
Otsailaren 18rako Arroa Erreka-Olaberri-Aitza-Arroa Behea ibilaldia antolatu dugu. Irteera Lineako autobusean goizeko 08:50etan izango da anbulatorio aurretik. Buelta ere lineako autobusean 13:45etan izango da. (joan etorria bakoitzaren kontura) Hamaiketakoa Arroako elkartean egingo dugu Prezioa 8€ da. Izena emateko pasatu gure bulegotik ostegunera arte 10:30etik 12:30era.
Aizpurutxo – Azpeitia mendi ibilaldia
41 lagun izan ginen mendi ibilaldian.. Lineako autobusean joan ginen, goizeko 09:10 irtenda, gero oinez Azkoitiraino, lasai-lasai. Azkoitiko Plaza ondo tabernan egin genuen hamaiketakoa. Ondoren bakoitzak nahi bezala Azpeitiaraino.
