Flashback Azpeitia

Martxoaren 25ean Azpeitian bildu ginen Gipuzkoako jubilatuak, Mondragon Unibertsitateko gazteak antolatuta eta Azpeitiko udalak eta Baigerak  lagunduta.

Eguraldiak ez zigun azko lagundu baina  170 pertsonak, gutxi gora behera  hartu genuen parte.

Goizeko 10:00etan bildu ginen, talde bat Azpeitian eta beste bat Loiolan, gero Azpeitikoak Loiolara joan ziren eta Loiolakoak Azpeitira.

Ondoren kantu gira izan zen Sanagustin azpian  hasita.

14:30ean bazkaltzea frontoira, bazkal ostean bingo eta karaokea egon zen.

18:30ak aldera bukatu zen festa eta bakoitza bere etxera.