Martxoaren 30ean ospatu zen BAIGERA Azpeitiko jubilatu eta pentsiodunen elkartearen urteko Batzar Orokorra, 27 bazkidek bertan parte hartu zutelarik. Eztitxu Elduaien gizarte zerbitzuetako zinegotzia bertan izan zen.
Aurreko urteetako ohiturari jarraituz, 2016an Baigerak gauzatu dituen ekintzen berri eman zen: ekintza kulturalak, aisialdi jarduerak, bingo, karta joko, yoga, dantza, ibilaldiak, mendi irteerak, hitzaldi eta abarren berri eman zen. Berauek gauzatzeko Baigerak dituen diru sarrera eta gastuen berri ere eman zen. Baita hemendik aurrerako asmo eta helburuei buruz ere aritu ginen eta bazkideen iritzi-proposamenak jaso ere bai. Bai betiko ekintza eta jardueren inguruan, baita arlo sozialean gaur egun eta etorkizun hurbilera begira somatzen ditugun beharren inguruan ere. Hala nola Egoitza, Eguneko Zentroa, jubilatuen premiak, 80 urtetik gorako herritarrei egin zaien inkesta, ditugun laguntzak eta etorkizunean izan dezakegun egoerari buruz aritu ginen eta Baigera elkarteak honetan guztian duen zereginaz.
Honela gelditu da osatuta Zuzendaritza Batzorde berria: Jesus Olaizola lehendakari, Mari Karmen Etxaniz administrari, Patxi Alzibar idazkari eta, Kontxi Urrutia, Pello Odriozola, Olatz Arruti eta Lurdes Olaizola batzorkide.