BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak Errioxara ibilaldia antolatu dugu urriaren 18rako. Izena emateko epea irekita dago urriaren 12ra arte, astelehenetik ostegunera bulegoko orduetan 10:30-12:30. Irteera, urriaren 18ean, San Martin egoitza aurretik goizeko 08:30etan. Prezioa 35 euro. Bisita bi txandatan egingo dugu. Bazkaria Rioja Vega bodega bertan izango da. …
Egilea: webaigera
Urriak-1 Jubilatu eta Pensionisten egun internazionala
GURE EGUNA DELA ETA ONDORENGO EGITARAUA PRESTATU DEGU: EGUARDIKO 12:00TAN ELKARERATZEA PLAZA NAGUSIAN PENTSIO DUINEN ALDE. EGUARDIKO 13:30TAN BAZKARIA BERDURA PLAZAN ONDOREN MUSIKA ETA DANTZA SAIOA. *BAZKALTZEKO IZEN EMATEA BAIGERAKO BULEGOETAN, OHIKO ORDUTEGIAN. PREZIOA: 10 € …
Irakurtzen jarraitu Urriak-1 Jubilatu eta Pensionisten egun internazionala
Kurtso hasiera
URRITIK AURRERA, GURE EKINTZAK BERRIRO ERE MARTXAN HAZIKO DIRA OHIKO ORDU ETA EGUNETAN. INFORMAZIO GEHIAGO NAHI DUENAK PASA DADILA BAIGERAKO BULEGOETATIK, ASTELEHENETIK OSTEGUNERA 10:30ETIK 12:30ETARA.
KZguneko urriko ikastaroak.
Hemen dituzue KZguneak urrirako eskaintzen dituen ikastaroak. Ikasturte berria hasi denez, animatu gure jakintzak osatzeko ikastaroetan. Ikastaro hauek nahiz urrunetik edo saurez-aurre egin ditzakegu. Haunditzeko egin gainean klik.
Lastur-Deba mendi irteera
Irailaren 22rako Lastur-Deba mendi irteera antolatu dugu. Irteera San Martin Egoitza aurretik goizeko 8:30an egingo degu Hamaiketakoa Debako jubilatuen elkartean izango da. Prezioa 10€ da. Izena emateko epea Irailaren 19 bitartean, bulegoko orduetan astelehenetik ostegunera 10:30etik 12:30era.
Oñatz-Atxumberri-Aratzerreka
Uztailaren 21ean Oñatz-Atxumberri-Aratz Erreka mendi irteera egin genuen. Irteera 08:00etan egin genuen, autobusez Oñatzera joan ginen, hasieran euri pixkat egin zigun baina gerora atertu eta bidaia ondo egin genuen, zona batzuek irristakorrak ziren baino ondo moldatu ginen, Atxumberri pasatu eta Aratzerreka aldera joan ginen. Hamaiketakoa Aratzerrekan egin genuen, kurtso bukaera bezala hamaiketako berezia izan zen, …
KZguneko iraileko ikastaroak
Hemen dituzu KZgunean irailean, aurrez aurrekoak edo urrunetik egin ditzakezun ikastaroak. Udako oporrak pasa ondoren, animatu!!! Haunditzeko egin gainean klik.
Cabarcenoa ibilaldia
BAIGERA Azpeitiako jubilatuen elkarteak Cabarcenoa ibilaldia antolatu dugu irailaren 13rako. Izena emateko epea irekita dago Irailaren 6ra arte, bulegoko orduetan 10:30-12:30. AUTOBUS BAT BAKARRIK IZANGO DA Irteera, irailaren 13an, San Martin egoitza aurretik goizeko 08:00etan. Prezioa 35euro. Hamaiketakoa norberak eman behar du, Baigerak edariak ipiniko ditu. Bazkaria Parke barruan egingo dugu. …
San Ferminak 2018
Aurten ere, urteroko ohitura betez, egin genuen Sanferminetako egun pasa. 67 lagun juntatu ginen aurten egun pasa hau egiteko. Azpeititik irten eta Sagasti atseden lekuan egin genuen hamarretakoa. Iruñeko kaleak astintzeko indarrak hartuz. Iruñera heldu ondoren festa giroan bete-betean ibili ginen. Kaleetan zehar musikarekin batera taldetxoak bakoitza bera aldetik bazkaldu aurretik ibili …
Segobia eta inguruetara ibilaldia
Irailaren 23tik 27ra Segobia eta inguruetara ibilaldia antolatu dugu, izen ematea irekita dago, Bost egunez SEGOBIA, AVILA, CUELLAR, PEÑAFIEL, SEPULBEDA, PEDRAZA eta abar ikusiko ditugu. Informazio gehiago nahi izanez gero etorri Baigerako bulegoetara
