BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak Errioxara ibilaldia antolatu dugu urriaren 18rako.
Izena emateko epea irekita dago urriaren 12ra arte, astelehenetik ostegunera bulegoko orduetan 10:30-12:30.
Irteera, urriaren 18ean, San Martin egoitza aurretik goizeko 08:30etan.
Prezioa 35 euro.
Bisita bi txandatan egingo dugu.
Bazkaria Rioja Vega bodega bertan izango da.
EGITARAUA
8:30 IRTEERA
10:15 aldera Lizarrara helduko gera, bertan hamarretakoa bakoitzak bere kontura egingo dugu.
Azoka ikusteko aukera izango dugu.
12:00 Lizarratik Rioja Vega Upategira irtengo dugu
12:30 “RIOJA VEGA UPATEGIRA” IRITSIKO GERA
Upategiko bisita eta kata, ondoren bazkaria.
MENUA:
Nafarroako zainzuriak
Piper pikilloak baratzuri erara
Riberako potxak berdurekin
Arkume txuletillak Tudelako kokolloarekin
Sagar dun hojaldrea
Barne: Edariak, Kafea, Likore txupitoa.
ARRATSALDEAN DENBORA LIBREA GAZTEIZEN
20:00 ALDERA BUELTA AZPEITIRA