95 lagun joan ginen. Azpeititik irten eta Urkiolara, bertan aukera izan genuen mezetara joan, eta ondoren hamaiketakoa egiteko bertako jakiak dastatuz.
Ondoren Gasteizera abiatu ginen bazkaltzera, 2:30 aldera eta bai ondo bazkaldu ere, Olarizu jatetxean giro ederrean.
Bazkaria bukatu ondoren denok askatasunez Gasteizen ibiltzeko aukera izan genuen iluntzeko 19:30 aldera arte. Ondoren autobusa hartu eta Azpeitira itzuli ginen.
Jendeak oso gustura pasatu zuen.
Argazkiak ikusgai “Gure argazkiak” leihoan.

