Kontuz urarekin
Zurrutero samarra zen gizona eta bere lagunak kargu hartuz esan zion.
–Aizak! Ez ezak hainbeste ardo edan! Egarri bahaiz, edan ezak ura, askoz hobea duk eta.
–Ez zakiat, ba, hain ona den. Ahaztu al duk azkenengo uraldian nolako kalteak egin zituen Nafarroan eta Iparraldean? Bazter denak hondatuta utzi zetian uholdeen ondorioz.
Bikote gorabeherak
–Ai, Peru, Peru! Hogeita bost urte dira ezkondu ginela eta ez didazu sekula ezer erosi!
–Baina, Joxepa! Erosi esaten didazu? Baina zer saltzen duzu, ba, nik erosi ahal izateko?


