Senar-emazteen artean
Bikote askok bezala izango zituzten gora-beherak Kontxik eta Pellok ere. Kontxi oso berritsua zen, Pelloren ustez, beti bazuen zerbait esateko.
Behin batean Kontxik galdetu zion Pellori:
–Aizu, Pello! Zein litzateke niretzako ofiziorik onena, zure ustez?
–Garbi daukat, Kontxi, gor-mutuen irakasle!
–Gor-mutuen irakasle, zer dela-eta?
–Bai, hartara bietako bat, edo denek ikasiko lukete hizketan, edo zuk isilik egoten…!
Hitzen jokoa
Lagun batek beste bati:
–Aizak Inaxio, hik deretxo-edo esaten duten hori ikasi huen, ezta? Zer duk “konplize” izatea?
–Begira, Koxme, adibide batekin azalduko diat: “Pertsona batek krimena egiten duenari delitua egin aurretik laguntzen baziok, orduan konplizea dela esaten diagu.
–A bai, ulertzen diat. Eta legea hautsi ondoren laguntzen baziok?
–Orduan, abokatua dik izena.


