Telefono deia
Gizon batek telefonoz deitzen du eta:
-
Heldu al da horra alkate jauna?
-
Oraindik ez.
-
Asko atzeratuko ote da?
-
Ez dakit, behar bada egunak, hilabeteak edo urteak izan daitezke…
-
Baina mesedez, norekin ari naiz hizketan? – adarra jotzen ari zitzaiolakoan haserre.
- Herriko enterratzailearekin, jakin nahi baduzu.
Txerri hankak
Ama batek bidaltzen du bere semea harategira.
-
Iker, zoaz Bittorren harategira! Ea txerri-hankak dituen…
Mutila zintzo asko joaten da harategira eta baita laster etxera etorri ere:
-
Ama, ezin izan dizkiot ikusi. Zapatak jantzita zegoen.


