Hemen dituzu KZgunean maiatzen agin ahal dituzun ikastaroak, nahiz urrunekoak edo aurrez aurrekoak. Animatu!! Haunditzeko egin gainean klik.
Egilea: webaigera
Endoia – Arruko Gurutzea – Lastur Mendi irteera
Apirilaren 21an Endoia--Lastur mendi irteera egin genuen. Irteera San Martin egoitza aurretik egin genuen 08:30an Azpeititik irtenda Endoiara eman zigun, han ibilaldiari haziera eman genion, buelta ederra egin genuen, giroa ere lagun izan genuen. Hamaiketakoa Lasturren egin genuen, ondoren autobusa genuen zain etxera bueltatzeko. Goiz ederra bota genuen. Argazkiak ikusgai “Gure argazkiak” leihoan. …
Irakurtzen jarraitu Endoia – Arruko Gurutzea – Lastur Mendi irteera
Sara – Hondarribia – 2018
Lehengoko ostegunean apirilaren 19an 109 pertsona joan ginen Sarara. 8:30ean irten ginen Azpeititik eta Sarara heldu ginen, batere arazorik gabe eta eguraldi ederrarekin. Gidak lagunduta bi txandatan sartu ginen leize zulora. Lehenengo filma bat ikustera eta ondoren koba zulora. Bisita ondoren hamarretakoa egin genuen. Ondoren Donibane Lohitzunera joan ginen, hiru ordu laurden inguruan bazterrak ikusi …
Karta Jokoak – 2018
Urtero bezala, aurten ere, BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak antolatutako karta joko txapelketak jokatu dira : Mus, tute, eskoba eta punttua. Ligila erara jokatu dira, denek den kontra. Musean apirilaren 9an Baigera Ien. Eskoban apirilaren 9an Baigera IIn. Punttuan apirilaren 11ean Baigera IIen. Tutean apirilaren 11ean Baigera IIn. Auek dira irabazleak: Musean: 1. Lurdes …
Endoia-Arruako Gurutzea-Lastur Mendi Irteera
Apirilaren 21an Endoia-Arruako Gurutzea-Lastur irteera antolatu dugu. Irteera San Martin egoitza aurretik goizeko 08:30tan izango da. Hamaiketakoa Lasturren izango da. Prezioa 10€ da. Izena emateko epea Apirilaren 18a bitartean, bulegoko orduetan astelehenetik ostegunera 10:30etik 12:30era.
Sarako lezeak-Hondarribira ibilaldia
BAIGERA Azpeitiako jubilatuen elkarteak Sarako Lezeak-Hondarribira ibilaldia antolatu dugu apirilak 19rako. Izena emateko epea apirilaren 16ra arte, bulegoko orduetan 10:30-12:30 astelehenetik ostegunera. Irteera, Apirilaren 19an, San Martin egoitza aurretik goizeko 08:30etan. Prezioa 32 euro. Hamarretakoa Saran egingo dugu, norberaren kontu, edariak baigerak eramango ditu. Bazkaria Hondarribian egingo dugu Ardora Jatetxean
Falcesea irteera-2018
43 lagun joan ginen. Azpeititik irten eta El Montecillo finkara iritsi ginen 11:00ak aldera. Han hamaiketako ederra egin genuen. Ondoren autobusa hartu eta “Hipica Zahori” izena dunen finka ikustera joan ginen, han ikusi genuen ganadua nola ibiltzen den zelaietan, baita zaldia perratzen ere, “ikustekoa zen” kale ume batzuentzat. Bukatzeko Exibizio txiki bat egin zigun. 14:30 …
Astigarraga-Petritegi-2018
60 lagun joan ginen. Azpeititik irtenda, Astigarragara 11:00 aldera iritsi ginen eta Sagardoaren Museoa ikusteko aukera eduki genuen, hiru gidaren laguntzarekin, ondoren dastaketa txiki bat eduki genuen. 14:00ak aldera Petritegira bazkaltzera, denok umore honez bazkari ederra egin genuen, ondoren kafea hartzera “diskopetrira” joan ginen, han batzuek karta jokoan eta bezteak dantzan, arratsalde ederra …
Falcesera Ibilaldia
BAIGERA Azpeitiako jubilatuen elkarteak Falcesera ibilaldia antolatu dugu martxoaren 22rako. Izena emateko epea martxoaren 8tik 19ra arte, bulegoko orduetan 10:30-12:30. Irteera, martxoaren 22ean, San Martin egoitza aurretik goizeko 08:30etan. Prezioa 32 euro. “EL Montecillo” fincan hamaiketakoa egingo degu eta gero Falcesen Hipica zahori gida batekin ikusiko degu. 14:15 aldera bazkaria “EL Montecillo” fincan ondoren Bingo …
Arru-Erreka Mendi Irteera-2018
Otzailaren 24an Arru-Erreka mendi irteera egin genuen. Irteera Lineako autobusean egingo genuen 08:50ean Azpeititik irtenda Buelta ederra egin genuen, behiak nola geizten diren ere ikuzi genuen, ukuilu ederra. Hamaiketakoa Asketa-errota sagardotegian egin genuen. Bueltarako autobusa egon zen
