Lehengoko ostegunean apirilaren 19an 109 pertsona joan ginen Sarara.
8:30ean irten ginen Azpeititik eta Sarara heldu ginen, batere arazorik gabe eta eguraldi ederrarekin.
Gidak lagunduta bi txandatan sartu ginen leize zulora. Lehenengo filma bat ikustera eta ondoren koba zulora.
Bisita ondoren hamarretakoa egin genuen.
Ondoren Donibane Lohitzunera joan ginen, hiru ordu laurden inguruan bazterrak ikusi eta berriro autobusera, Hondarribiko bidea hartu genuen bazkaltzeko asmoz.
Ardora jatetxean bazkaldu genuen, bista ederrez inguraturik, jatekoa ere oso ederra zegoen
Bazkaldu eta ondoren batzuek karta jokotan, besteak tertulian gelditu ziren jatetxean eta besteak herria ikusteko aukera eduki genuen eta 19:30 aldera Azpeitira, jendea oso gustura ibili zen.
Argazkiak ikusgai “Gure argazkiak” leihoan.