Hemen dituzu KZguneak azarorako eskeintzen dituen ikastaroak. Beti bezela, batzuk urrunekoak eta besteak aurrez-aurrekoak. Haunditzeko egin gainean klik.
Egilea: webaigera
TAFALLA-OLITERA IBILALDIA
Urriaren 21ean egingo dugu Tafalla-Olitera ibilaldia. IRTEERA: 8:30etan San Martin Egoitzatik HAMAIKETAKOA: norberak eraman behar du .Edariak Baigeraren esku. Tafallan bixita gidatua egingo dugu herrian zehar. Handik Olitera joango gara eta bazkaria egingo dugu La Casa del Preboste jatetxean. Bazkal ondoren denbora librea izango dugu herria ezagutzeko. Seirak aldean aterako gara Olitetik. Prezioa: 30 euro.
ITALIARA BIDAIA
Bidai hau 2020rako zegoen antolatuta baina pandemia medio bertan behera geratu zen. Egoera hobetzen ari den neurrian berriro ere zenbait bidai martxan jartzen hasi gara eta hau da horietako bat. Italiarako bidaia 2022ko ekainaren 21etik 28ra egingo da. Zazpi gau izango ditu eta herri hauek bixitatuko dira: Napoli, Isla di Capri, Ponpeia, Sorrento, Amalfi, Positano …
NAZIOARTEKO JUBILATU ETA PENTSIODUNEN EGUNA
Urriaren 1a da Jubilatu eta Pentsiodunen nazioarteko eguna, baina arazo teknikoak medio, guk Azpeitian urriaren 4an, astelehenarekin, ospatuko dugu. Ospakizun xumea izango da aurtengoa. Covid neurriak beteta, astelehenro egiten dugun elkarretaratzearen ondoren, eguerdiko 14:00etan bazkaria egingo dugu Azoka Plazan. Izena eman nahi duenak, lehenbaitlehen etorri dadila Baigerako bulegora goizeko 10:30etatik 12:30etara. Hamabost euro ordaindu beharko …
Irakurtzen jarraitu NAZIOARTEKO JUBILATU ETA PENTSIODUNEN EGUNA
IBILALDIA AZPEITITIK ZESTOARA
Datorren urriaren 2an, larunbata, ibilaldia antolatu dugu Azpeititik Zestoara joateko bidegorritik. Irteera Azkoka Plazako atzeko aldetik izango da. Irteera ordua, goizeko 9:00etan. Hamaiketakoa, Zestoan egingo dugu. Itzulera lineako autobusean egingo da. Bakoitzak erabakiko du noiz bueltatu nahi duen. Ordainsaria: 10 euro. Izen ematea, Baigerako bulegoan ohiko orduan.
BAIGERAKO BINGOA MARTXAN
Urriaren 15tik aurrera martxan jarriko da berriro Baigerako bingoa. Arratsaldeko 16:30etan hasiko da eta 19:00ak arte iraungo du. Baigerako aretoan egingo da beti bezala.
KZguneko urrirako ikastaroak
Hemen dituzu KZguneak urrirako eskeintzen dituen ikastaroak. Beti bezela, batzuk urrunekoak eta besteak aurrez-aurrekoak. Haunditzeko egin gainean klik.
KZguneko irailerako ikastaroak
Hemen dituzu KZguneak irailerako eskeintzen dituen ikastaroak. Beti bezela, batzuk urrunekoak eta besteak aurrez-aurrekoak. Animatu opor ondoren lanari berriro ekiteko. Haunditzeko egin gainean klik.
KZguneko ekainerako ikastaroak
Hemen dituzu KZguneak ekainerako eskeintzen dituen ikastaroak. Beti bezela, batzuk urrunekoak eta besteak aurrez-aurrekoak. Animatu zure jakintzan aurrera egiteko. Haunditzeko egin gainean klik.
KZguneko maiatzeko ikastaroak
Hemen dituzu KZguneak maiatzerako eskeintzen dituen ikastaroak. Beti bezela, batzuk urrunekoak eta besteak aurrez-aurrekoak. Animatu zure jakintzan aurrera egiteko. Haunditzeko egin gainean klik.
