BATZAR OROKORREAN HARTUTAKO ERABAKIAK

Martxoaren 30ean Baigera aretoan egin zen Batzar Orokorrean, honako erabaki hauek hartu ziren:

1.-Honela geratu da osatuta batzordea 2022 urtean:

-Lehendakaria: Patxi Altzibar

-Diruzaina: Txomin Sesma

-Idazkaria: Maite Garmendia

-Beste batzordekideak: Kontxi Rekejo, Pello Odriozola, Miguel Angel Etxaniz, José Maria Iturria, Begoña

Agirretxe.

Kontuan izan behar da batzordekide batzuek estatutoak esaten duen bezala urteak beteak dituztela bere karguan. Beste urte bat jarraitzen badute , ordezkorik ez dagoelako dela. Datorren urteko Batzar Orokorrean hau zertan geratuko den ikusi beharko dugu aurrera nola egin ikusteko.

2.-Gure estatutoek diote Baigerako bazkide izateko herrian bertan erroldatuta egon behar dela.

Guk aurkeztu dugun proposamena izan da nahikoa dela herrian bizitzen egotea erroldatuta ez egon arren. Hala azaldu diogu batzarrari eta onartu egin da. Beraz, bazkide izateko Baigeran, nahikoa izango da herrian bertan bizitzen egotea.

3.-2022eko tarifak:

-Urteko kuota, 9 euro

-Jarduera fisikoak:

-Yoga, pilates, gimnasia eta zunba, 22 euro hileko

-Dantza, 18 euro hileko

Jarduera fisikoek kobraketa, hiruhileka egingo da.

-Mendi irteerak, 12 euro

-Egun bateko ibilaldiak, 30/35 euro (ibilaldian dauden ekintzen arabera)

-Egun gehiagoko bidaiak: Halcon Bidaiak-ek jartzen duena