URTEKO OHIKO BATZAR OROKORRA

Martxoaren 30ean, asteazkenean, BAIGERA I-en, Urteko Ohiko Batzar Orokorra izango da, arratsaldeko 16:00etan lehen deialdian eta 16:30ean bigarrengoan, ondorengo lan zerrendarekin.

LAN ZERRENA

  1. Sarrera
  2. 2019ko Batzar Orokorreko aktaren irakurketa eta onarpena.
  3. 2019-2020 eta 2021ko ekintzen oroitza.
  4. BAIGERA elkartearen gaur egungo egoera.
  5. Zuzendaritza Batzordearen berritzea.
  6. 2022rako helburuen eta ekintzen proposamena eta onarpena.
  7. 2019-2020 eta 2021ko diru sarrera eta gastuen azalpena eta 2022eko aurrekontuaren azalpena
  8. 2018ko ekintzen prezioak.
  9. Baigera I eta Baigera II tabernetako bazkideentzako prezioak.
  10. Galdera-erantzunak.

Urtero bezala, ondoren meriendatxo bat izango dugu.

Bertan aztertuko diren gaiak eta hartuko diren erabakiak guztioi ikutzen digutenez eta gutako bakoitzaren elkarteari buruzko iritziak eta iradokizunak azaltzeko  une aproposa denez, ahal duzuen guztiok bertan izango zaretelakoan,

Agur bero bat.

                                 Azpeitian, 2022ko martxoaren 10an

 Lehendakaria

Patxi Altzibar Sorazu