Omenaldiaren balorazioa

20191124_171200

 

OMENALDIKO EGUNAREN BALORAZIOA

Igandean, hilak 24, ospatu genuen 90 urtekoen omenaldia, aurten bete edo betetzear dauden herriko helduekin

Urtero bezala goizean meza eta hamaiketakoa egiteko aukera izan genuen.

Ordubiak aldera hotel Loiolara gerturatu ginen,

omenduak, beren seni tartekoak, jai honi babesa eskeintzen dioten herritarrak, herriko agintariak alkatea buru zelarik, Azpeitiko erretorea eta BAIGERAKO batzordekideak.

Bazkaritan bikain asebete ginen otorduarekin.

Ondoren denetik izan genuen, opari banaketa, argazkiak non-nahi eta erromeri bikaina hankak astintzeko.

Zaspi terdik inguruan bukatutzat eman genuen festa.