ANDER RODRIGEZEN HITZALDIAREN  BALORAZIOA.

Baigerak antolatutako jubilatuen astearen barruan, Ander Rodriguezen hitzaldia izan dugu, MENDEKOTASUNARI buruz.

BASOZABAL puntaraino bete zenez (80 lagunetik gora), gaiak interesa duela deritzogu.

Agiri tekniko asko eman arren, eta norbaitentzat ulergaitzak, saiatu zen ahal zuen modurik grafikoenean azaltzen, mendekotasunaren arlo ez berdinen egoera, hasi hiru herrialdetatik eta IRAURGI izenez ezagutzen den gure baileraino.

Galderak egon ziren gaiaren inguruan, eta ondoren  denok txokolate beroa hartzera joan ginen.