Ibilaldia Loiolara Igarako Errota ikustera

 

 

Oinezko irteera Loiolara Igarako errota ikustera

 

Urriaren 31n oinezko irteera egin genuen, Loiola auzoko Igarako  errotara.

Bertara 40 lagun urbildu ginen, eta ez ginen damutu, interesgarria izan bait zen, gure arbasoak ogi irina lortzeko,erabiltzen zuten tresneria, bertatik bertara martxan ikustea.

Ondoren Ekoetxean gelditu ginen eta bertan uraren eta zaborren zikloak nola diren ezagutzeko parada izan genuen.

Bukatzeko BaigeraII joan ginen mokadutxo bat jatera eta jan edana tarteko nahiko berriketa eta kantu saioa eginez, amaitu genuen goiz pasa.