PERU-HARRI-LEITZA- TOLOSA
Antolatuta genuen bezala, Leitzako Peru-Harrira egin genuen bidaia, bertan Iñakik etxearen historia, eta berak harriarekin izan duen harremana, gehi orokorrean herri kirolaren nondik norakoa azaldu zigun, nola hitzez ala bideoaren bitartez. Harria jasotzeko aukera ere izan genuen, bainan inor ez zen ausartu.
Ondoren bakoitzak geure erara etxe barruko eta kanpoko museoa ikusteko aukera izan genuen. Egia esan paraje ezin hobea eguraldiak ere lagunduta.
Leku hau ikusi eta bertan gozatu eta gero Leitzara, kale buelta eman eta bazkaltzera. Itxuraz jateko aukera izan genuen bertako jubilatuen etxean.
Arratsaldez Tolosara etorri ginen bakoitzak nahi zuen erara dendak edo tabernetan ibiliaz. 7:15 aldera etxera abiatu ginen.