Azkarate – Sargoate – Urrategi -Azkoitia mendi irteera 2017

 

31 lagun joan ginen autobusez Azpeititik Azkaratera, handik tipi tapa Sargoate aldera, eguraldi tristea goiz guztian baino euririk ez zuen egin.

Ondoren Urrategira joan ginen eta handik behera, Azkoitira, giro ederra geure artean, poz pozik goitik behera hamarretakoaren bila, Azkoitiko jubilatuen elkartera,  bapo jan eta edan ondoren lineako autobusean etxera