Maiatzaren 25ean izango da urtero Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako jubilatuek Orion eta Aginagako sagardotegian egin ohi dugun aurtengo egun pasa.
Honakoa izango da egitaraua:
- 10:30ean irteera, San Martin egoitza aurrean.
- 12:00etan Orion meza abeztua.
- Meza ondoren, abeslariek alaituriko txikiteoa
- 14:30ean Aginagako Errasti sagardotegian bazkaria.
- Bazkal ostean eta pare bat orduz, musika talde batek alaitutako erromeria giroa.
Izena emateko epea: maiatzaren 2tik 22ra, bulegoko orduetan, 10:30etik 12:30era, astelehenetik ostegunera.