Planifikatu bezala ekainaren 19tik 25ra egin genuen Alpe Suitzako ibilaldia.
38 lagun, ilusio handiz eta nerbio pixka-batekin juntatu ginen irteteko lekuan.
Aireportura eraman ziguten eta handik Madrilera han beste hegazkin baten Ginebrara, Le Crêt hostalera hemendik egin genituen irteera denak.
Bigarrengo egunean, Montriond laku-ara paisaia ederra benetan, handik Linderest goi mendiko herri txiki bat, larruz egindako lan bikainak ikusi genituen, arratsaldez Les Gorges du Pont du diable ikuzi genuen.
Hirugarren egunean, egun guztian Annecy herrian, Alpetako Venezia deritzote kanal ugarik zeharkatzen dute herria, Jatetxe eder baten bazkal ondoren arratsaldez gure kontura ibili ginen kaleetan zehar.
Laugarren egunean, Chamoix aldea joan ginen eta ondoren Europako gailurrera Mont Blanc (4892 m) ase leku ederrak ikuzi genituen.
Bosgarren egunean, Ginebrara, bertan alde zaharra, inguruko katedral, arte galeriak, museo eta abar, 2000 urteko historia inguratuz ibili ginen.
Seigarren egunean, Gruyèrera han gazta fabrika batera joan ginen, bazkal ostean Lausannera bisita bere kaleskak ikuziz eta eguna bukatzeko Leman lakua barkuz zeharkatu genuen.
Zazpigarren egunean gosaldu ondoren, aireportura ondo pasatutako egunak atzera utzi eta etxera neka-neka eginda.

