Adinekoen erorketak prebenitzeko

Froga-froga

Erorketak Prebenitzeko Tailerra egin zen, urriaren 22tik 29ra bitartean, Sindikatu zaharrean, 65 urtetik gorakoentzat.

Han izandakoek ikasiak edo eskura izango dituzte horiek saihesteko egin beharrekoak, baina badira tailer horretan eman ziren materialak, eta bertan izan ez zinetenontzat ere interesgarri izan daitezkeenez, horiek denon eskura jartzea da gure asmoa.

Alde batetik, oso garrantzitsua da norbera forma onean egoten ahalegintzea, eta horretarako, indarra, flexibilitatea eta oreka mantentzen lagunduko duten zenbait ariketa egin behar dira egunero.

Bestetik, badago material interesgarri bat Eusko Jaurlaritzako Osasun-Hezkuntza eta Osasunaren Sustapen departamenduak argitaratua, zenbait gomendio jakingarri dituena.

Etxean gertatzen dira erorketa gehien, eta horiek saihesteko gomendioak dira: sukaldean, bainugelan, logelan, egongelan, sarreran eta eskaileretan egin beharreko moldaketak erakusten dituena. Argiak nola jarri, etxeko lanak egiterakoan nola jokatu…

Kalean ere gertatzen dira erorketak, eta horiek saihesteko gomendiok datoz: kaleak zeharkatzerakoan, makuluak erabiltzerakoan, baratza, brikolaje eta abar egiterakoan.

Kaleko obra edo leku arriskutsuetan, zein maskotekin behar den arreta.

Norbere buruaren zainketa: oinetako egokiak zeregin bakoitzerako; ikusmena eta entzumena zaintzea, besteak beste azken honek orekan izan dezakeen eraginagatik.

Botikak ere kontuan izatekoak dira. Zer hartzen duzun kontuan izan behar da horrek orekan duen eraginagatik bereziki. Pastillen kontrola, medikuak errezetatuak izatea, botikak eta alkohola…

Eguneroko zenbait mugimendutan: Eseri, altxa, igo, jaitsi, ohean etzan eta altxa, edo lurrera erotzen bazara altxatzerakoan zer egin.

Baina ez ahaztu, jarduera fisikoa egiten jarraitzea oso garrantzitsua dela forma mantentzeko.

Ariketak jarraitzeko sakatu hemen