Otsailaren 18an Arroa Erreka-Olaberri-Aitza-Arroa Behea ibilaldia egin genuen. 36 pertsonak hartu genuen parte ibilaldi honetan. Goizeko 08:50 irten ginen lineako autobusean Eguraldi ezin hobea izan genuen eta buelta oso ederra eman genuen bista ederraz gozatuz. Eta gero hamaiketako paregabea izan genuen, marizko eta guzti. Buelta ere lineako autobusean egin genuen 13:45etan.
Emakumeen Nazioarteko Eguna eta Adinekoak
Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, dela eta BAIGERA jubilatuen elkarteak bi ekimen antolatu ditu gai honen inguruan: Mahai ingurua, martxoaren 2an. Gaia: “Adinekoa eta emakumea izatearen zailtasunak zahartzaroan.” Gaia landuko dutenak: Marian Esnaola Duintasuneko kidea eta Mariarro Alberdi Udaleko hirugarren adineko teknikaria. Moderatzailea Estitxu Elduaien, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia. Lekua: BAIGERA I eko aretoan. Ordua: …
Irakurtzen jarraitu Emakumeen Nazioarteko Eguna eta Adinekoak
Asteasu – Petritegi sagardotegira Irteera
Martxoaren 16an Asteasu - Petritegi sagardotegira irteera antolatu dugu. Irteera San Martin egoitza aurretik Goizeko 9etan. Asteasura 10:00 aldera iritsi eta Muskarraren ibilbidea egingo dugu (bi txandatan). 14:00 Petritegi Sagardotegira bazkaltzea. Ondoren “DISKOPETRI”ra kafea hartzea, gero Garbera joango gera. Prezioa 30€ da. Izena emateko epea Martxoak 1tik 13ra arte, bulegoko orduetan astelehenetik ostegunera 10:30etik 12:30era.
Castejon – Bardeak – Alfaro
BAIGERA Azpeitiako jubilatuen elkarteak Castejón – Bardeak - Alfarora ibilaldia antolatu dugu martxoaren 9rako. Izena emateko epea otsaila 20tik martxoar en 6ra arte, bulegoko orduetan 10:30-12:30. Irteera, martxoaren 9ean, San Martin egoitza aurretik goizeko 08:00etan. Prezioa 30 euro. Castejonera iritsi 10:45 inguruan. Bertan hamaiketakoa. Ondoren Bardeak ikusiko ditugu (Bisita autobusez egingo dugu) Ondoren Bazkaria Hotel …
Arroa Erreka-Olaberri-Aitza-Arroa Behea
Otsailaren 18rako Arroa Erreka-Olaberri-Aitza-Arroa Behea ibilaldia antolatu dugu. Irteera Lineako autobusean goizeko 08:50etan izango da anbulatorio aurretik. Buelta ere lineako autobusean 13:45etan izango da. (joan etorria bakoitzaren kontura) Hamaiketakoa Arroako elkartean egingo dugu Prezioa 8€ da. Izena emateko pasatu gure bulegotik ostegunera arte 10:30etik 12:30era.
Zahartzaroa eta duintasuna
Gizartea zahartzen ari da. Bi arrazoirengatik gertatzen da hori batez ere, bata, teknologia eta medikuntza aurrerapenen ondorioz pertsonen bizi itxaropena luzatzen ari da nabarmen eta, bestea, azken urte sail bateko jaiotze tasak sekula baino txikiagoak dira. Gainera 1.960-1980 epe-aldiko jaiotza kopuru handiaren eta industrializazioak ekarri zuen etorkinen etorreraren ondorioz, gaur egun adinean aurrera doan jende …
KZguneko otsaileko eta martxoko ikastaroak.
Ondorengo ikastaro hauek dituzue otsailean eta martxoan KZgunean izango dituzuenak. Animo!! eta izena eman. Haunditzeko egin gainean klik.
KZgunekoen ikastaro-bilera
Urte berriko ikastaro berriak. Ikasteko adin guaztiak onak. Haunditzeko egin gainean klik. .
Baigerako Batzordea
Gabanotako eten aldiaren ondoren hasi gera berriro gure ekintzekin, yoga, gimnasia, pilates, margoak, eskulanak, dantza. Jendea oso gustura hari da bakoitza bere taldean, animatu nahi ditugu oraindik ausartu ez diren bazkideak, gorputza mugitzetik gainera jendearekin harreman interesgarriak sortzen dira. ANIMATU!!!! Eta pasatu gure bulegotik, astelehenetik ostegunera 10:00tik 12:30ra, gustura informatuko zaituztegu.
KZguneko Urtarrileko ikastaroak.
Urte Berriaan gaudenez, epelean ikastaroak egiteko animatu!!! Ondoren dituzu Urtarrileko ikastaroak, haunditzeko egin gainean klik.
