BAIGERAK AZPEITIKO HERRIARI
Baigerako Batzordeak Azpeitiko herriari adierazi nahi dio zein den Batzordearen momentuko egoera eta etorkizunari begira ditugun kezken berri ematea.
Martxoaren 11n Basazabalen egin genuen urteko BATZAR OROKORREAN egoeraren berri eman genuen.
Batzordekideen egoera azaldu genuen bertan.
Baigera elkarteko estatutoek diote batzordekide bakoitzak bi edo lau urteko denboran arituko direla bertan lanean baina kide batzuek ondo gaindituta daukate epe hori.
Urteak daramatzagu Batzar orokorretan esaten jende berria behar beharrezkoa dela batzordea berritzeko baina bazkideen aldetik jaso dugun erantzuna ez da izan guk nahiko genukena.
1935 bazkidek osatzen dugu elkartea (horietatik 623, 60tik-70 urte bitartekoak). Batzordea 7 lagunek osatzen dute. Bazkide kopuru honekin ulertezina egiten zaigu jende berririk ez egotea prest Baigerako proiektuak aurrera jarraitu dezan esku bat botatzeko.
Batzar Orokorrean esan genuen bezala batzordea berritzeko lehendakaria eta idazkaria derrigorrez behar dira zeren bestela legeak agintzen duena ez dago betetzerik eta Elkarteen Erregistroan ezin izango genuke izenik eman.
Batzar Orokorrean ez zen inor aurkeztu batzordeko kide izateko. Honen aurrean hau izan da hartu dugun erabakia:
Maiatzaren 13an ezohiko Batzarra egingo dugu Basazabal jauregian. Ordurako espero dugu jende berriak bere burua aurkeztea batzordea berritzeko.
Bazkiderik azalduko ez balitz egun horretarako Baigerak ezin izango luke aurrera egin orain arte bezala eta hartu beharreko erabakia ez litzateke inoren gustokoa izango.
Zuzenean batzordeak antolatzen dituen ekintzak bertan behera eroriko lirateke: Jubilatuen Astea (90 urtekoei omenaldia) Jubilatu eta Pentsiodunen egun internazionala, dantzak, bidaiak, esku lanak, yoga etab.
Egoera larri honen aurrean denoi eskatzen dizuegu hausnartzeko, galdu dezakeguna handia bait da.
Hainbat urtetan gure jubilatu eta pentsionisten alde lanean hamarkadaz hamarkada jardun ondoren penagarria deritzogu Baigeraren alde lan egiteko prest talde berri bat ez egoteagaitik dena pikutara bidali behar izatea.
Egoeraren larritasuna ikusita azken ahalegin bat eskatu nahi dizuegu bazkide denoi. Guk hala espero dugu. Gure aldetik ez litzateke eragozpenik egongo trebatu arte taldeari laguntzeko.
BAIGERAKO BATZORDEA
2026ko Martxoaren 18a
