URTEKO OHIKO BATZAR OROKORRA
Martxoaren 12an, asteazkenean, BASAZABALEN I-en, Urteko Ohiko Batzar Orokorra izango da, arratsaldeko 16:00etan lehen deialdian eta 16:30ean bigarrengoan, ondorengo lan zerrendarekin.
LAN ZERRENDA
- Sarrera
- 2024ko Batzar Orokorreko aktaren irakurketa eta onarpena.
- 2024ko ekintzen oroitza.
- 2024ko diru sarrera eta gastuen azalpena eta 2025ko aurrekontuaren azalpena.
- BAIGERA elkartearen gaur egungo egoera.
- Zuzendaritza Batzordearen berritzea.
- 2025ko helburuen eta ekintzen proposamena eta onarpena.
- 2025ko ekintzen prezioak.
- Bazkide kuota
10.-Galdera-erantzunak.
Urtero bezala, ondoren mokadutxo bat izango dugu.
Bertan aztertuko diren gaiak eta hartuko diren erabakiak guztioi eragingo digutenez eta gutako bakoitzaren elkarteari buruzko iritziak eta iradokizunak azaltzeko une aproposa denez, ahal duzuen guztiok bertan izango zaretelakoan,
Agur bero bat.
Azpeitian, 2025eko otsailaren 11an.
Lehendakaria.
Patxi Altzibar Sorazu
