URTEKO OHIKO BATZAR OROKORRA
Martxoaren 13an, asteazkenean, BASAZABAL Jauregian, Urteko Ohiko Batzar Orokorra izango da, arratsaldeko 16:00etan lehen deialdian eta 16:30ean bigarrengoan, ondorengo lan zerrendarekin.
LAN ZERRENDA
- Sarrera
- 2023ko Batzar Orokorreko aktaren irakurketa eta onarpena.
- 2023ko ekintzen oroitza.
- 2023ko diru sarrera eta gastuen azalpena eta 2024ko aurrekontuaren azalpena.
- BAIGERA elkartearen gaur egungo egoera.
- Zuzendaritza Batzordearen berritzea.
- 2024ko helburuen eta ekintzen proposamena eta onarpena.
- 2024ko ekintzen prezioak.
- Bazkide kuota
- Galdera-erantzunak.
Urtero bezala, ondoren mokadutxo bat izango dugu.
Bertan aztertuko diren gaiak eta hartuko diren erabakiak guztioi eragingo digutenez eta gutako bakoitzaren elkarteari buruzko iritziak eta iradokizunak azaltzeko une aproposa denez, ahal duzuen guztiok bertan izango zaretelakoan,
Agur bero bat.
Azpeitian, 2024eko otsailaren 14an.
Lehendakaria.
Patxi Altzibar Sorazu
