Azpeitiko Baigera Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteak
Azpeitiko herriari eta bereziki bere bazkide denei,
Baigera Elkartean egun dugun egoeraren berri eman
nahi die.
Baigera Batzordean orain bertan zazpi lagun gaude
urtean zehar egiten ditugun lanak aurrera
ateratzeko.Gure estatutuek dioten bezala, batzordekide
bakoitzaren jarduna bi edo lau urtekoa da eta batek
izan ezik beste guztiok beteta dugu epe hori.
Baigeran ditugun bazkideak guztira 1900en bueltan
dabiltza eta gazteenak kontuan hartuko bagenitu
(60-70 urte tartekoak) 400etik gora.
Kopuru handia da eta gure ustez egon beharko luke
jendea laguntzeko gogoarekin.
Batzordea berez zortzi lagunez osatua dago:
-Zuzendaria
-Idazkaria
-Diruzaina
-Bost bokal
Aurrez esan dudan bezala jende berria behar da hau
dena aurrera eramateko eta mantentzeko.
Azken urteetan behin baino gehiagotan egin dugu
jende berria erakartzeko deialdia baina erantzunik jaso
ez dugunez, astean zehar egiten dugun lana bi
egunetara murriztea erabaki dugu apiriletik aurrera.
Batzar Orokorra martxoaren 29an izango da eta ondo
legoke jendea animatzea bere burua aurkeztera.
Guk pozarren hartuko genuke eta ondo azalduko
genioke zein diren egin beharrekoak.
Jenderik aurkeztuko ez balitz, Batzarrean tratatuko
genuke gai honi konponbidea nola eman diezaiokegun
denon artean.
Egoera honelaxe dago. Orain gaudenok urte asko
daramagu ahal duguna egiten baina ba da ordua jende
berriari erreleboa pasatzeko.
Egoera zein den ulertu eta denon artean irteera egoki
bat ematen jakingo dugulakoan,
AZPEITIKO BAIGERA
