Martxoaren 29an, asteazkenean, BAIGERA I-en, Urteko Ohiko Batzar Orokorra izango da, arratsaldeko 16:00etan lehen deialdian eta 16:30ean bigarrengoan, ondorengo lan zerrendarekin.
LAN ZERRENDA
- Sarrera
- 2022ko Batzar Orokorreko aktaren irakurketa eta onarpena.
- 2022ko ekintzen oroitza.
- 2022ko diru sarrera eta gastuen azalpena eta 2023ko aurrekontuaren azalpena.
- BAIGERA elkartearen gaur egungo egoera.
- Zuzendaritza Batzordearen berritzea.
- 2023ko helburuen eta ekintzen proposamena eta onarpena.
- 2023ko ekintzen prezioak.
- Bazkide kuota
- Galdera-erantzunak.
Urtero bezala, ondoren mokadutxo bat izango dugu.
Bertan aztertuko diren gaiak eta hartuko diren erabakiak guztioi eragingo digutenez eta gutako bakoitzaren elkarteari buruzko iritziak eta iradokizunak azaltzeko une aproposa denez, ahal duzuen guztiok bertan izango zaretelakoan,
Agur bero bat.
Azpeitian, 2023eko otsaila 23an.
Lehendakaria.
Patxi Altzibar Sorazu
