
54 lagun joan ginen. Azpeititik irtenda eta Asteasura 10:30 aldera iritsi ginen eta bertan gida bat genuen zain.
Bere laguntzarekin muskerraren ibilbidea egin genuen eta horrela bertako historia kontatu zigun.
Ibilaldiaren ondoren Astigarragara joan ginen; 14:00ak arte denbora libre izan genuen eta gero Petritegira heldu ginen.
Bazkari ederra eman ziguten, ondoren kafea hartzera “diskopetrira” joan ginen
17:30 aldera Garberara joan ginen. Han bakoitza 2 ordu ibili zen bere kontura eta 21:00tan neka-neka eginda etxeratu ginen
Argazkiak ikusgai “Gure argazkiak” leihoan.
